Sutegi Udal liburutegiak antolatuta, azaroaren 3an (asteazkena) Ibon Martin idazleak bere eleberrien inguruko solasaldia eskainiko du. Solasaldia Sutegiko auditoriuman egingo da, 19:00etan eta elebitan izango da ekitaldia. Bertara joateko aurrez izena eman behar da usurbilkultura.eus webgunean.
Ibon Martin
Ibon Martín Álvarez (Donostia, 1976) gipuzkoar kazetaria eta idazlea da. Euskal Herriko Unibertsitatean Komunikazioan eta Kazetaritzan lizentziaduna da. El valle sin nombre, Isiltasunaren itsasargia (jatorrizkoa: El faro del silencio) eta La fábrica de las sombras nobelengatik ezaguna da. Narratiba lantzeaz gain, hainbat bidaia-liburu eta bide-liburu argitaratu ditu.
Liburuak
- El valle sin nombre (2013)
- El faro del silencio (2014). Aiora Jarak euskaratua: Isiltasunaren itsasargia
- La fábrica de las sombras (2015)
- El último akelarre (2016)
- La jaula de sal (2017)
- La danza de los tulipanes (2019)
- La hora de las gaviotas (2021)