Aitzaga Elkarteak Usurbilgo Udalaren laguntzarekin azaroaren 1ean (astelehena) XXV. Artisau Azoka antolatu du. Goizeko 11:00etan hasiko da eta urtero bezala, frontoi inguruan hainbat postu izango dira: bitxigintza, larrugintza, egur lanketa, beira, keramika, otargintza, metalgintza, harriak, ukenduak, makramea, pilotak, haziak…”.
Aurtengo azokan, hiru herritarrek parte hartuko dute: Zorione Mendez Martin, “Marrak” proiektuarekin (ilustrazioak, poltsak, kamisetak, agendak, koadernoak…), Inma Arroyo Iruretagoiena “Maitasunez” izenburupean erabilitako objektuak birziklatzen ditu apaingarri bilakatuz eta Jurgi Fuentes Goikoetxea adargilea.
Azokaren antolakuntza taldea pozik da, iazko etenaldiaren ostean, ibilbide luzeko eta harrera ezinhobea izan duen azoka berreskuratu ahal izan dutelako.