Urriaren 23an Noaua! Kultur Elkarteak 25. urtemuga ospatuko du

Noaua! Elkarteak 25 urte bete ditu aurten eta asteburu honetarako hainbat ekintza antolatu ditu urtemuga ospatzeko, “Herria herritik, beste 25 urte baietz!” lemapean. Jolasak, dantza, bertsoak, musika… ez dira faltako.

Noaua! Kultur Elkartea

“Festa giro betean joango zaigun ekitaldia prestatzen gabiltza, azken hilabeteotako dinamikari jarraiki. Hain zuzen horregatik, Noaua! Kultur Elkartea herriak sortu zuelako, herriarekin ospatu nahi dugu 25. urtemuga hau ere. Jolasak, dantza, bertsoak, musika… denetariko osagaiak izango dituen ekitaldia herritik herriarentzat antolatu da, kasu honetan mende laurdenari gorazarre egin eta elkarlanean egindako ibilbidea nabarmentzeko. Eta noski, aurrera begira ere ibilbide horretan sakontzeko”.

Egitaraua

Urriak 22, ostirala

  • “Plis Plas txalo ta jolas” Meri, Mari eta Lari, haurrentzako saioa: Yogurinah Borovaren kantuak eta Maria Urzelairen ipuin kontaketa uztartzen ditu emanaldi honek. Sexu identitatearen inguruko hausnarketa egitea du helburu. Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik. Ezusteko ederra jaso du. Eta iritsi da betiko galdera: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergaitik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al du umeak berak aukeratuko etorkizunean? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria… Horregatik jarriko diote Lari izena.
  • 17:00etan Olanoena plazan (Eguraldi txarra bada Sutegin)
  • Izena emateko azken eguna: 2021ko urriak 20 (usurbilkultura.eus)
  • Doakoa

Urriak 22, larunbata

  • Noaua!Fest: Noaua! Kultur Elkarteak mende laurden bete du!!! Ez da marka makala eta hau zuri esker egin dugu. Herritik auzolanean jaiotako ekimena izan da Noaua! Eta aurrera begira ere herritik eta herriarentzako izaten jarraitu nahi dugu. Eta zuekin jarraitu nahi dugu erronka horretan. Herria herritik, beste 25 baietz!!! Eta nola ez, zurekin ospatu nahi dugu urteurren hau, sortzaileekin, kolaboratzaileekin, langileekin, banatzaileekin, auzotarrekin, herriko elkarteekin; zurekin herritarrekin!!! Bertsoak, musika, jan-edana, dantza, jolasak eta batez ere… festa giroa! Izango dugu. Etorriko zara, ezta? Bestela EAMANGOAUE!
  • 18:30ean frontoian
  • Izena emateko azken eguna: 2021ko urriak 21 (usurbilkultura.eus)
  • Doakoa

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.