Gaur 22:00-22:30 bitartean argindarraren prezioaren etengabeko gorakadaren aurkako itzalaldi eta kazola-jotzea Euskal Herrian

Gaur iluntzerako (urriak 8) argindarraren prezioaren etengabeko gorakadaren aurka ordu erdiko itzalaldi eta kazola-jotzea deitu dute Euskal Herria, Katalunia eta Galizako hainbat eragile politikoek (ERC, EHBildu, BNG, Junts, CUP, Més Per Mallorca eta Més Menorca). Itzalaldia 22:00-22:30 artean egingo da.

Babesa

deskonektatu.eus atarian kontsulta ditzakezue, deialdia jasotzen ari den babesa; norbanako, eragile nahiz erakunde gisa bat egin daiteke. 

Usurbilgo Udalak ere bat egin du

Herritarrei, eragileei deialdiarekin bat egitera deitu zaien moduan, Usurbilgo Udalak ere bat egin du ekimen honekin eta ohar hau kaleratu du: “Udalak bat egin du Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Euskal Herriko hainbat eragilek deitutako itzalaldiarekin, iraileko osoko bilkuran hala onartuta. Itzalaldia gaur, urriak 8 izango da, 22:00etatik 22:30era bitartean. Gauez argirik ezak sor ditzakeen segurtasun arazoez jabetuta, kaleetan ez da argirik kenduko: udaletxeko plaza, Zumetaren murala, eliza eta Artzabal ingurua itzaliko ditu“.

Irailaren 30eko udalbatzarrean onartutako mozioa

Argindarraren prezioaren “iruzu larria” salatzen zuen ‘Deskonektatu elektriketatik!’ izenburudun mozioa onartu zuten iraileko osoko bilkuran. EH Bilduren babesarekin onartu zuten; EAJ abstenitu egin zen, eta PSE-EEk aurka bozkatu zuen.

DESKONEKTATU ELEKTRIKETATIK: Haien iruzurraren aurrean, burujabetza energetikoa!

Argindarraren prezio maximo historikoetan; fakturak igotzen; enpresa elektrikoak aberasten, herritarrak pobretzen eta Espainiako Gobernua hori baimentzen. Hori da, hain zuzen ere, herritarren aurka egiten ari den iruzur handiaren laburpena. Iruzur horrek ondorio larriak izan ditu familietan, enpresa txiki eta ertainetan edo denda txikietan. Gobernuek, politikariek, elektrikoek eta guztiek partekatzen dituzten interes ekonomikoek sortutako eta baimendutako iruzurra. Haiek izan ziren, Espainiako Estatua gobernatu duten alderdiak, bai PSOE eta baita PP ere, enpresa publikoak pribatizatu, saldu eta desegin zituztenak, sistema desarautuz eta “merkatuaren” esku utziz. Administrazio Kontseiluek kontrolatzen eta manipulasen duten merkatuaz ari gara, bi alderdiotako presidente eta ministro obiezioni osaturikoa. Helburu bakarrarekin: energia bezalako funtsezko ondasun baten kontura aberastea.

Horrela eraiki zuten haien neurrira eginiko merkatu elektrikoa, energia merkeena garestienaren prezioan ordaintzera iristeraino. Argindarrarekin espekulatu eta manipulatzen dute merkatua, ura edo haizea bezalako ondasun publikoen bitartez. Oligopolioko enpresa handiek, Endesa, Iberdrola edota Naturgyk, milioi askoko irabaziak metatzen dituzte urtero, kontsumiltzaileei dirua lapurtzen eta ekoizleei lurraldeak ebazten dizkieten bitartean, ondorio sozial eta klimatiko oso larriak eraginez. Zerutik eroritako etekinak dituen sare oso bat osatu dute urteotan, argindar konpainietako akziodunen poltsikoetan amaitzen dena. Negozio biribila. Egoera horren aurrean, eskandalu horri aurre egiteko neurri koiunturalak eta aldabakiak besterik ez ditu hartu Espainiako Gobernuak, iritzi publikoaren eta indar politiko subiranisten eta aurrerakoien presioak derrigortu duen arte. Eta enpresa handien onurei eragingo dien neurri bakarra hartu duenean, enpresa xantaia egin diote eta mehatxura jo dute; ez bakarrik Espainiako Gobernuari, baita argindarraren faktura merkatuko zaiela espero duten milaka herritarrei ere. Eliteen eta gehiengo sozial eta herrikoien arteko pultsu baten aurrean gaude, finean.

Bada, katalanek, euskal herritarrok eta galiziarrek, fronte komun bat osatu dugu gaur oligopolio energetikoaren mehatxuen aurka, Espainiako Gobernuak iruzur elektrikoari egiturazko neurriekin aurre egiteko erakutsi duen borondate eta ekintza falta salatzeaz gain. Izan ere, gure herrialdeek, Herrialde Katalanek, Galizak eta Euskal Herriak, ez dute iruzur elektrikoari eta horren erantzuleei aura egiteko beharrezkoa dugun subiranotasuna. Gure parlamentuak eta gobernuak Espainiako Estatuari lotuta daude, eta horrek hori guztia gertatzea ahalbidetzen du. Gaur-gaurkoz, merkatuan esku hartu ahal izateko, oligopolio elektrikoari aurre egiteko eta gobernuak ausardia faltagatik hartu nahi ez dituen neurriak martxan jartzeko tresna propioak ukatzen zaizkigu.

Espainiako Estatuarekiko dugun menpekotasun energetiko eta politiza oztopo argi bat da gure herritarrak enpresek egiten dituzten gehiegikerietatik babesteko. Prezioei muga jartzea, arlo publikotik esku hartzea eta kontrolatzea eragozten digu horrek. Tarifa propioak, arau propioak, merkatu propioak eta, beraz, irtenbide propioak sortzea eragozten digu. Azken finean, publikoa zena berreskuratzea galarazten digu. Gure herriek subiranotasun energetica ez izateak oso garesti ateratzen zaigu galiziarroi, kataloni eta euskal herritarroi. Bada garaia gure nazioen eraikuntzan ere burujabetzea energetikorantz aurrera egin dezagun, ezarritako oligopolioa apurtuko duten sistema propioak izan ditzagun, sistema bidezkoak publikotik eraikitzeko eta argindarra errespetatzeko, oinarrizko ondasun eta eskubide gisa.

Hori dela eta, Usurbilgo Udalak honako hau adierazten du:

  1. Espainiar estatuto enpresa elektrikoak argindarraren prezioarekin egiten ari diren iruzur larria salatzen du.
  2. Euskal Herriak subiranotasun energetikoa behar du, espainiar estatuan ezarritako oligopolioa apurtuko duten sistema propioak behar ditugu, sistema bidezko publikotik eraikitzeko eta argindarra oinarrizko ondasun eta eskubide gisa errespetatzeko.
  3. Eusko Jaurlaritza/Nafarroako Gobernua interpelatzen dugu, lankidetza publiko-komunitarioa, deszentralizatua eta kontrol publikoa bermatuko dituen neurri zehatzak har ditzala presazko izaerarekin.
  4. Usurbilgo Udalak urriaren 8an, 22:00etatik 22:30etara deitutako itzalaldi masibo eta kazopla-jotzeko deialdiarekin bat egiten du.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.