Urriaren 16an Arbonara egun pasa joateko deia

Herritar talde batek antolatuta, urriaren 16an (larunbata) Arbonara (Lapurdi) egun pasa egingo da. Ekainaren 21etik ELB sindikatuko eta Lurzaindia elkarteko kideek Arbonako lur eremua okupatu zuten, bertan burutu nahi den espekulazioa salatzeko eta erantzun herritar bat emateko. Larunbatean, bertan okupatutako etxaldea ezagutu eta alboan dagoen gunean eguna pasatzea da asmoa.

“Egun 1, herri 1” dinamika

“Egun 1, herri 1” dinamika jarri dute martxan Lapurdiko Arbonan. Bi hilabeteotan hamaika ekimen bideratu dituzte; bilkurak, eztabaidak, mobilizazioak, tailerrak… Babes zabala jaso dute: “Arbonako lur okupazioa mugimendu herrikoi zabal baten sinboloan bilakatu da. Abiatu berri dugun dinamika honetan Ipar Euskal Herriko herri edo eskualde bakoitzak bertara joan eta atxikimendua adierazi diezaioke, edonor noiznahi joan daiteke hara. Ekintza hau denen afera denez, biztanle guztien parte hartzea beharrezkoa da. Horregatik, Iparralde eta Hegoaldeko herriei parte hartzeko dei zabala luzatzen diegu”.

Hamabost hektareako lursaila

Arbonan saldu nahi diren ondasunen artean, hamabost hektareako lursaila eta hauei lotutako etxea daude, eta saltzaileak 3,2 milioi eurotan transferitu nahi ditu. ELBk eta Lurzaindiak operazioaren hasieratik salatu izan dute Ipar Euskal Herrian hainbatetan jazotzen den espekulazio kasua dela honakoa. Izan ere, Frantziako Abeltzaintza Sailak kudeatzen duen SAFER konpainiak Arbonako ondasunen prezioa gehiegizkoa dela aitortu du: 100.000 eurotan ezarri dute beren benetako balioa. Ekainaren 21etik ELB sindikatuko eta Lurzaindia elkarteko kideek lur eremua okupatu zuten, hau guztia salatu eta erantzun herritar bat emateko.

Mota horretako salmentekin lurrak laborariengandik “ebasten” direla salatu izan dute elkarteek, eta konponbide gisa, Arbonako lurrak eta etxea banatuta saltzeko eskatu dute. Horrela, lursailaren salmenta SAFERrak kudeatu lezake, eta hauek nekazaritzarako erabiliko direla ziurtatuko litzateke. Bidearen beste aldean diren 11,2 hektarea inguru laborantzarako uztea eskatu izan dute laborariek.

Arbonara joateko informazioa

  • Eguna: urriak 16, larunbata
  • Ordua: 10:00.
  • Irteera lekua: Oiardo kiroldegi aurretik.
  • Izen-ematea: zubiriaxuban@gmail.com edo lonxo@telefonica.net
  • Bazkaria norberak eraman behar du.

Usurbilgok Arbonara joateko gonbidapena

Dagoeneko entzungo zenuten Lapurdin kokatuta dagoen Arbona herrian, lur eremu baten okupazioa egin dutela. Arbonako plazatik bi kilometrora dagoen 15 hektareako lur sail bat eta bertan dagoen etxebizitza bat 3.200.000 euroren truke saltzekotan dira, orain arte laboratzarako lurrak izan direnak. Parisen bizi den emakume aberats batek erosi nahi du lur saila eta hau ekidite aldera, ekainaren 21etik aurrera ELB sindikatuko eta Lurzaindia elkarteko kideek lur eremua okupatu zuten, hau guztia salatu eta erantzun herritar bat emateko. Orduz geroztik, jende andana pasatu da elkartasuna eta atxikimendua adieraztera okupatutako eremura. Iraila guztian zehar, egunen banaketa bat egin dute eta egunero Ipar Euskal Herriko beste herri bat izango dute bide lagun “Egun bat, Herri bat” dinamikaren bidez. Egutegia edo informazio gehiago nahi baduzu, Lurzaindiako web orrian aurkitu dezakezu.

Honen jakitun gu ere lurraren defentsan gaudela aldarrikatzeko urriaren 16an Arbonara joango gara Usurbildik. Muga inposatuen gainetik lurraren espekulazioaren aurkako borroka babestu eta Arbonako kideekin bertako errealitatea hobeto ezagutzeko. Goizeko 10:00ak aldera aterako gara Oiardo kiroldegitik eta arratsaldeko 17:00ak bitartean okupatutako etxaldea ezagutu eta alboan dagoen gunean eguna pasatzea da asmoa. Bazkaria bakoitzak eraman beharko badu ere izango da bertan zer jan, edan eta batez ere bertako kideekin ze hausnartu. Etorri nahi izanez gero idatzi zubiriaxuban@gmail.com edo lonxo@telefonica.net emailera. Itxi bidea espekulazioari”.

Arbonan gertatzen denaren inguruko informazioa:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.