Urriaren 17an “Pelax” taldeak kontzertua eskainiko du Sutegiko auditoriumean

Usurbilgo Udalak antolatuta, urriaren 17an (igandea) “Pelax” talde donostiarraren kontzertua ikusteko aukera egongo da Sutegiko auditoriumean, 19:00etan. Bertara joateko aurrez sarrera eskuratu behar da (6 euro) usurbilkultura.eus webgunean (azken eguna urriak 17). Edukiera 117 lagunekoa da.

Pelax

Bakarlari moduan hasi zuen ibilbidea Iñaki Pelayok. Egun, laukote batez inguratu da. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahots gordinaz eta gitarra elektriko batez baliaturik. 2014ko martxoan bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak. Dinamika geldiezinean dagoela, 2019ko maiatzean izenik gabeko hirugarren lan luzea argitaratu du, eta laugarrena urte bereko irailean, bien artean disko bikoitz eta izenik gabekoa osatuz. Talde sendoa edukitzeak ematen duen egonkortasunari heldurik bandak askatasunez esperimentatzeko bidea hartzen du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.