Usurbilgo Udalak auzitara joko du errauste plantan hondakin industrialak kudeatzea funtsezko aldaketa ez dela dioen ebazpenaren aurka

Atzo arratsaldean Usurbilgo Udalak hilabete honetako udalbatzarra egin zuen eta bertan hainbat gai aztertu eta botatu ziren. Horien artean 2021/828 Dekretua berrestea: “Gipuzkoako Ingurumen Gune Berria” deritzonari lotutako Ingurumen Baimen Bateratuaren aldaketa ez funtsezkoa dela ebazten duen Ingurumen sailburuordearen 2021eko otsailaren 12an emandako erabakia Administrazioarekiko Auzialdiko auzibidean errekurritzea. Otsailaren 12an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak kaleratutako ebazpenari errekurtsoa jarri zion udalak. Jaurlaritzak hiru hilabeteko epea zuen erantzuteko, baina udalak ez du erantzunik jaso. Hala, iragarri bezala, auzitara joko du udalak, alkate dekretua osoko bilkuran berretsi ostean EH Bilduren botoekin; EAJk kontra bozkatu zuen, eta PSE-EEk abstentziora jo zuen.

Zer egingo du Udalak?

Udalak auzitara joko du errauste plantan hondakin industrialak kudeatzea funtsezko aldaketa ez dela dioen ebazpenaren aurka. Udal-gobernuak maiatzean iragarri zuen ebazpen horri errekurtsoa jarri ziola, lege aldetik zalantzari ugari eragiten zizkiolako: “Hiri hondakinak kudeatzeko diseinatuta dago Zubietako errauste planta, eta ulertzen dugu, beraz, ez dela edonolako aldaketa”.  Udalaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak ez dio erantzun errekurtsoari, eta, beraz, udala auzitara joko du: alkate dekretuz erabaki bazen ere, osoko bilkurari zegokion erabakia berrestea, eta hala egin zuten atzo.

EAJ

“Ez gara sartuko eztabaidan, baina uste dugu udal honek ez dituela baliabideak behar bezala erabiltzen: 2018an bezala, diru mordoa joango da auzibidean, eta ez gaude ados”.

Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea  

“Osasunaren eta ingurumenaren zaintzagatik egingo dugu. Aldaketa funtsezkoa den edo ez epaitegiak esango du; guk zalantzak ditugu. Adierazgarria eta kezkagarria da administrazio batek beste bati ez erantzutea. Gainera, motibazio falta izugarria zuen ebazpenak. Administrazio bati dagokio bere ebazpenak arrazoitzea, eta, kasu honetan, ez da arrazoi bakar bat ere ematen esateko hondakin industrialak Zubietan kudeatzea ez dela aldaketa funtsezkoa: ingurumen baimen bat eman dute batere arrazoirik eman gabe. Hobe da auzibideak saihestea, baina kezka eragiten digu erabakiak, eta horrek bultzatu gaitu udal-gobernuak erabaki hauhartzera. Ezin dugu Zaldibar ahaztu. Prebentzioz, auzitara jotzea dagokigo”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.