
Urriaren 1etik 10era sagardoetako sagarren erakusketa izango da ikusgai Sutegiko erakustaretoan. Erakusketa Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak, Sagardoaren Unibertsitateak eta Usurbilgo Udalak antolatu dute eta bertan sagardotarako erabiltzen diren 115 barietateren artean aukeraketa bat ikusgai egongo da.
Bertso-ibilaldia
Erakusketaz gain, Usurbilgo sagastien inguruan bertso-ibilaldia ere antolatu dute urriaren 24rako (igandea). Txokoaldeko parketik abiatuko da, 10:00etan, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Jakoba Errekondoren (paisajista eta agronomoa) argibideekin.
Izen-ematea: alkartasuna@usurbil.com edo 943 361 114