Urriaren 7an “Ez,eskerrik asko! Gladysen lehioa” dokumentala eskainiko da Sutegiko auditoriumean

Usurbilgo Anerreka Elkarteak antolatuta, urriaren 7an (osteguna) “Ez, eskerrik asko! Gladysen lehioa” dokumentala eskainiko da Sutegiko auditoriumean, 18:30ean. Emanaldian Bertha Gaztelumendi zuzendaria eta Sabino Ormazabal gidoigilea izango dira. Dokumentala ikustea doakoa da baina aurrez izena eman behar da usurbilkultura.eus webgunean. Izena emateko azken eguna urriak 5 da. Edukiera 93 lagunekoa da.

Sinopsia

80ko hamarkada hasieran muginendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta bai Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek Gladysen getakariaren harira garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.