Irailaren 30ean Usurbilgo Udalak hilabete honetako udalbatzarra egingo du

Irailaren 30ean (osteguna), Usurbilgo Udalak hilabete honetako udalbatzarra egingo du udalbatza aretoan, 18:00tan. Koronabirusaren ondorioz, orain arte egin den moduan, udalbatza aretoan neurriak hartuko dira. Leku guztietan bezala aretora sartu aurretik eskuak garbituko dira, maskara jantzita sartu beharko da eta distantziak errespetatuko dira.

GAI ZERRENDA

  1. Aurreko bilkuretako akten onespena: 2021/03/25eko ohiko bilkurako akta, 2021/04/29ko ohiko bilkurako akta eta 2021/05/27ko ohiko bilkurako akta.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2021eko uztailaren 12tik irailaren 24ra (2021/613-2021/827).
  3. 2021/828 Dekretua berrestea: “Gipuzkoako Ingurumen Gune Berria” deritzonari lotutako Ingurumen Baimen Bateratuaren aldaketa ez funtsezkoa dela ebazten duen Ingurumen sailburuordearen 2021eko otsailaren 12an emandako erabakia Administrazioarekiko Auzialdiko auzibidean errekurritzea.
  4. 2022rako Ordenantza Fiskalak hasieraz onartzea.
  5. Beterri-Buruntza Mankomunitatearen estatutuen onarpena eta ordezkarien izendapena.
  6. Hiri Antolakumentuko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) eremuko Barne-Erreformarako Plan Bereziaren Testu Bategineko EQ.1 partzelan zuzkidura-alojamenduak egiteko exekuzio obrak Contrucciones Murias S.A. enpresari esleitzea.
  7. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-78 (Zapategi) eremuko hirigintza ezaugarrien Aldaketa Puntuala sustatzeko Michelin España y Portugal, S.A., Gureak Lanean S.A., Balfer Norte S.L. eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko Higirintza Hitzarmena hasierako izaeraz onartzea.
  8. Mozioa: “Deskonektatu elektriketatik. Haien iruzurraren aurrean, burujabetza energetikoa!”.
  9. Galdera eta eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.