Usurbilgo Sortuk deituta, “Euskal Herria bihotzean, independentzia!” ekitaldia egingo da gaur Mikel Laboa plazan

Gaurko egunez, irailak 27, duela 46 urte frankismoak fusilatu zituen militante iraultzaileak oroimenean izango dira Euskal Herri osoan. Jon Paredes Manot Txiki eta Anjel Otaegi ETAko kideak, gaur bezalako egun batean erail zituzten, eta baita Ramon Garcia Sanz, Jose Luis Sanchez Bravo eta Xoxe Humberto Baena FRAPeko militanteak ere. 1975am Euskal Herri osoak Sardanyola eta Burgosera begira eman zituen orduak, diktaduraren azken joku zikiñaren aurrean amorruari eta penari eutsi ezinik. Ordutik, urtero-urtero haien oroimenari eusten zaio. Usurbilen aurten ere gogoan izango dituzte.

Usurbilgo Sortuk deituta, arratsaldeko 19:30ean “Euskal Herria bihotzean, independentzia!” ekitaldia egingo da Mikel Laboa plazan: “Bizitza duina ahalbidetzeko aukera, biziraupenaren aldeko borrokaren uzta. Euskal Herria bihotzean. Independentzia!”.

Sorturen adierazpena

Haimar Altuna Sortuko Kontseilu Nazionaleko kidearen adierazpenak Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 46. urteurrenean.

“Nuarbetik, Anjel Otaegiren hilobia bisitatzetik etorri berri gara Zarautzera, Txiki Paredes ehortzita dagoen hilerri honetara, Ahaztuak-ek egindako deialdiari erantzunez. Egun seinalatu honetan, Txiki eta Otaegi oroitzen ari gara, nola ez, baina era berean 1936tik gaur arte Euskal Herrian bakea eta askatasuna lortzeko ahaleginean bizitza galdu duten herrikideak oroitu nahi ditugu. Nondik gatozen oroitzea behar-beharrezkoa zaigulako. Eskubide guztiak, biktima guztiak, memoria guztiak. Bizikidetzan aurrera egiteko ezinbesteko printzipioa da. Soilik errelato inklusibo batetik eraiki ahal izango dugu elkarbizitza demokratikoa Euskal Herrian. Horrexegatik da garrantzitsua erantzukizunez jokatzea, faxismoari eta faxismoa ezartzen ari den agendari bizkar emanez, horrek ondorio latzak dakartzalako. Eta horri buruz zerbait badakigu hemen gaudenok. Horrez gain, SORTUk gaur arratsalderako mobilizazioak antolatu ditu Euskal Herriko herri eta auzoetan, “Euskal Herria bihotzean, independentzia!” lelopean. Berauetan parte hartzeko deia egiten dizuegu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.