
Azaroaren 5ean (ostirala) nekazaritza tresneriaren IAT azterketak egiteko aukera egongo da Usurbilgo Alkartasuna kooperatibaren ondoan. Azterketak goizez izango dira, 08:30etik 14:30era, eta aldez aurretik hitzordua hartzea derrigorrezkoa izango da, Irungo IAT gunera deituta: 943 626 300.
Behemendi Elkarteak (Donostialdea-Bidasoako Landa Garapenerako Elkartea) azaldu duenez, lehen baserrietan bertan pasatu ohi zituzten IAT azterketak, baina araudiaren aldaketa bat tarteko, desagertu egin da zerbitzua hori. Horren ordez, Deba Garaian, Deba Beheran eta Urola Kostan egiten duten moduan, zerbitzu hau Usurbilen ere eskainiko dute, hainbat herritan azterketa egiteko egun bana proposatu dute. Ordainketa eskudirutan egin behar dela adierazi dute.