Usurbilgo Sarek antolatuta, gaur euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

Gaur, urriak 24 Usurbilgo Sarek antolatuta, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Mikel Laboa plazan arratsaldeko 20:00etan. Ekimen honetan parte hartu asmo dutenei, maskarak erabili eta segurtasun tartea errespetatzea eskatzen diete deitzaileek.

Zer da Sare?

Pertsona ezberdinen artean osatutako herritarren sarea da. Giza eskubide guztien alde dauden pertsona guztiak biltzeko bokazioa du Sarek. Pertsona ezberdinek euskal preso, iheslari eta deportatu guztien giza eskubideen alde eginten dute lan: “Herritarrak izango gara protagonista. Pertsona bakoitza sarearen puntu bat izanik, bakoitzak bere inguru naturalean egingo du lan, berdin eremu akademikoan, kulturalean, kirolaren esparruan, herrian edota auzoan. Eta elkarren artean lotuko gaituena, aipatu duguna lan komuna izango da: euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak euren giza eskubideen jabe izatea”.

Informazio gehiago: sare.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.