Urriaren 1etik 4ra Aginagako Jai Batzordeak egungo testuingurura egokitutako kultur zikloa antolatu du

Aginagako Jai Batzordeak urriaren 1etik 4ra egungo testuingurura egokitutako kultur zikloa antolatu du. Hasiera berezia izango da, auzolanean berritzen aritutako Eliza zaharraren irekierarekin egingo baita. Aginagako kultur zikloan antolatu diren ekimenetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da usurbilkultura.eus webgunean.

Urriak 1, ostirala

  • 18:30 Eliza zaharraren irekiera erakusketa.
  • 22:00 Kontzertu gaua Aginagako Ariztitxo frontoian: Lukiek eta Ibil Bedi taldeak. Edukiera: 150 lagun. Izen ematea: irailaren 29ra arte, usurbilkultura.eus webgunean.

Urriak 2, larunbata

  • 06:30 Oilasko biltzaileen irteera trikitilariekin Atarialde elkartetik. Izen ematea: aginagaherria@gmail.com.
  • 16:00 Oilasko biltzaileen bazkaria Sekañan. Izen ematea: aginagaherria@gmail.com
  • 19:00 Jon Ostolaza, Eliza Zahar atarian.
  • 21:00 “Albertoren bakarrizketa” Ariztitxo frontoian. Bere umoreagatik eta antzerkigintzagatik ezaguna da eta makina bat bakarrizketa egin dituen arren lagun artean lehen aldia izango du publikoarekin. Estreinakoz aritzeko San Praixkuetako plazan izan behar zuen bai ala bai. Edukiera: 40 lagun. Izen ematea: irailaren 30era arte, usurbilkultura.eus webgunean.

Urriak 3, igandea

  • 17:00 Potxin eta Patxin pailazoen saioa Ariztitxo frontoian. Edukiera: 150 lagun. Izen ematea: urriaren 1era arte, usurbilkultura.eus webgunean.
  • 19:00 Film proiekzioa Eliza Zaharrean: “Chihiroren Bidaia”. Izen ematea: urriaren 1era arte, usurbilkultura.eus webgunean.

Urriak 4, astelehena

  • 10:00 Haurrentzako jokoak Ariztitxo frontoian. Izen ematea: aurrez, aginagaherria@gmail.com webgunean.
  • 12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga sagardotegian. Izen ematea: aurrez Arrate zahar egoitzan.
  • 15:00 Karaokea Eliza Zaharrean. Izen ematea: momentuan bertan.
  • 19:00 Toka txapelketa herrikoia Ariztitxo frontoian. Izen ematea: momentuan bertan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.