Irailaren 25ean Anerreka Elkarteak Usurbilgo industria eta komertzioetan biltzen den hondakin errefusaren karakterizazio publikoa egingo du

Usurbilgo Anerreka Elkarteak Usurbilgo industria eta komertzioetan biltzen den hondakin errefusaren karakterizazio publikoa egingo du irailaren 25ean (larunbata), eguerdiko 12:00etan dema plazan. Azken urteotan, Gipuzkoako hainbat herritan eta Donostian, halako lanak egiten eskarmentua hartu duen jende baten laguntzarekin kontatuko du elkarteak. Lanketaren ondoren emaitza publiko egingo da. Herritarrei bertara gerturatzeko gonbidapena luzatu diete deitzaileek.

Anerreka Elkartea

Usurbilen Atez Ateko gaikako bilketari 2009an ekin zitzaionetik, sortzen den errefusa (birziklaezina dena) hiru iturritan bereiztu izan da: etxeak, kale garbiketa eta industriak/komertzioak.  Hauen artean, betidanik errefusa gehien sortzen duen iturria, industriak/komertzioak izan dira. Hain zuzen, guztiaren %60 edo gehiago suposatzen du Usurbilgo kasuan. Gure erronka Zero Zabor izan behar du, errefusa 0 izatea, zaborrik ez sortzea. Nola hobetu daukagun kudeaketa? Neurtu dezagun daukagun bilketak ematen digun kalitatea. Neurketak erakutsiko digu zertan daukagun hobetu beharra”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.