Zaintza ereduari buruz Usurbilgo Udalak eta Matia Fundazioak bultzatutako parte-hartze prozesuari berrekingo diote gaur

Arg.: Usurbilgo Udala

Udako etenaldiaren ondoren gaur, (irailak 20), zaintza ereduari buruz Usurbilgo Udalak eta Matia Fundazioak bultzatutako parte-hartze prozesuari berrekingo diote. Udaberrian zaintzaren ertz guztiak ordezkatuko dituen talde eragilea osatu zuten, eta orain prozesuaren mamia lantzen ari dira. Gaurkoa hirugarren bilera izango da: aurreko bi bileretako aktak Usurbilgo Udalaren webgunean deskargatu eta irakur daitezke, baita ekarpenak egin ere, formulario baten bidez, parte-hartze prozesurako propio sortutako orrialdean.

Talde eragilea

Talde hau izango da prozesuaren muina landuko duena, baina bestelako foroak ere deituko dituzte, jende gehiagok parte hartzeko.

  • Zaintzaile profesionalak (zentroetan zein etxe partikularretan lan egiten dutenak).
  • Familiako zaintzaileak.
  • Zaintza lanetara dedikatzen diren enpresak.
  • Usurbilgo komunitatearen ordezkariak.
  • Zaintza zerbitzuetako erabiltzeak.
  • Emagin taldea (prozesuan ikuspegi feminista bermatzeko).
  • Erakundeetako ordezkariak (udal ordezkari tekniko zein politikoak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Matiakoak).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.