Usurbilgo Udalak eta Arremanitz lantaldeak antolatuta, urriaren 1ean (ostirala) “Satiro” antzezlana eskainiko da Sutegin 19:00etan. Bertara joateko aurrez izena eman behar da usurbilkultura.eus webgunean (doakoa), a. Azken eguna irailak 29. Edukiera 93 lagunekoa da.
Satiro
Humorea eta jolasa erabiliz, gizonen sexualitateak hartzen ditu hizpide nagusi Satiro antzezlanak. Desirak, gorputza eta barneratutako epaiak gurutzatzen diren ideien lanketarako aproposa, gazte zein heldu eta gizon zein emakumeentzako. Antzezlanaren ostean, Arremanitzek tertulia bideratuko du, Xanti Arrizabalaga aktorearekin eta bertaratutakoekin elkarrizketan.
Arremanitz lantaldea
Arremanitz jendartearen eraldaketa bilatzen duen lantaldea da. Arremanitz Kooperatiba osatzen duten lagunek eskarmentu pertsonal eta profesional aberatsa dute. Lantaldea da euren altxorra eta horregatik taldea bera eta bertako kideak, formatu, goxatu eta zaintzen dituzte. Parte-hartzea de euren lan-moldea.
Arremanitzen xedea sexuen aniztasuna, parekidetasuna eta tratu onak sustatzea da, plazera eta zaintzak jendartearen erdigunean jarriz. Eragileen eragile dira. Hezkidetza eta sexuen aniztasuna sustatuko dituzten talde zein pertsonak prestatzen eta laguntzen dute, bidea elkarrekin egiteko.
Plazera ere plazara atera nahi dute, funtsa, sexualitatea herriratzea da. Sexualitatearekiko ikuspegia zabaltzea dute helburu.: “Azken finean, nork bere burua onartzen eta maitatzen laguntzea da muina, horrela izango baititugu pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak”.