Irailaren 19an Enrike Abril Errebote Txapelketaren hirugarren jarduldia jokatuko da Zubietako errebote plazan

Pasa den igandean (irailak 5) Enrike Abril Errebote Txapelketaren 58. edizioa hasi zen (2021-22 denboraldia). Euskal Herriko sei talde ari dira parte hartzen: Villabonako Behar Zana taldea, Oiartzungo Txost, eta Zubietako Zubieta taldeak. Behe Nafarrotik, Zaharrer Segi taldea eta Lapurditik Luzean eta Kanboatarrak taldeak. Igande honetan (irailak 19) partida gehiago jokatuko dira.

Itzuli bateko ligaxka

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 5eko jardunaldian hasi eta 19kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira. 

Agenda

A multzoa

  • Irailak 19, igandea, 11:00etan, Zubietako errebote plazan: Zaharrer Segi-Zubieta.
  • Behar Zanak atsedena.

B multzoa

  • Irailak 19, igandea, 11:00etan, Oiartzungo errebote plazan: Luzean-Kanboarrak
  • Txostek atsedena.

Emaitzak

A multzoa

  • 1. jardunaldia (irailak 5): Behar Zana 13 – Zaharrer Segi 3.
  • 2. jardunaldia (irailak 12): Zubieta 8 – Behar Zana 13.

B multzoa

  • 1. jardunaldia (irailak 5): Txost 3 – Luzean 13.
  • 2. jardunaldia (irailak 12): Kanboarrak 13 – Txost 7.

Kanporaketa fasea

Kanporaketen fasean bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2). Eguraldiak eta osasun egoerak ez badute baldintzatzen txapelketaren martxa, irailaren 26ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak. Irabazleek urriaren 3an jokatuko lukete finala, Oiartzungo plazan.

Informazio gehiago: gipuzkoapilota.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.