Irailaren 17tik 19ra Santuenea Kultur Birako ospakizunetan murgilduko da

Santuenea Kultur Birako ospakizunetan murgilduko da datozen egunetan. Txapelketak, umeentzako jolasak eta kontzertuak antolatu dira. Aipatzekoa da pala txapelketaren kanporaketak gaur bertan (irailak 13) hasiko direla. Antolatu diren ekintzetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da eta neurri guztiak modu arduratsuan errespetatu beharko dira.

Irailak 17, ostirala

  • 18:00 Toka eta igel txapelketa. Izen ematea, Zaharren Egoitza aurrean.
  • 18:00 Plisti-plasta ur jolasak Santueneako eskubaloi plazan. Urarekin jolasteko bi eremu egongo dira. Horietako batean ura ontzietan egongo da. Bertatik hartzeko ur-jaurtigailuak erabili beharko dira. Norberak etxetik ekarri beharko ditu. Eremu bakoitzean momentu berean 10 haur egon ahalko dira. 10 minutuko iraupena izango du. Izen ematea usurbilkultura.eus webgunean. Edukiera 180 lagun. Izena emateko azken eguna: irailak 16, osteguna.
  • 22:00 Kontzertuak: Neona eta Viafara. Izen ematea usurbilkultura.eus webgunean. Edukiera 80 lagun. Izena emateko azken eguna: irailak 16, osteguna.

Irailak 18, larunbata

  • 11:30-13:30/16:30-19:30 Puzgarriak Santueneako eskubaloi plazan.
  • 11:30-13:30 Bizikleta slaloma eta arku jaurtiketa. Oztopo eta erronkez beteriko ibilbidea. Norberak garraiobidea (bizikleta, patinetea, molomotoa…) ekarri beharko ditu. Bentosadun arkuak dianara jaurtitzeko aukera eskainiko da. Ibilbidean momentu berean gehienez hiru erabiltzaile egongo dira. Izen ematea usurbilkultura.eus webgunean. Edukiera 60 lagun. Izena emateko azken eguna: irailak 16, osteguna.
  • 16:00 Mus txapelketa. Izen ematea, 15:30-16:00 artean, bikoteko 20 euro. Sariak: 1. saria: bi txapel, bi trofeo, bi marisko lote, onddo otar bat eta bi botila txanpain. 2. saria: bi trofeo, zortzi txuleta, bi gazta eta bi botila txanpain. 3. saria: lau txuleta eta bi botila txanpain. 4. saria: baserriko bi oilasko eta bi botila txanpain.
  • 22:00 Traka. DJ Gorkamendik girotua Santueneako eskubaloi plazan.

Irailak 19, igandea

  • 9:00 Esnadeia.
  • 12:00 Pala txapelketako finala. Kanporaketak irailaren 13tik 17ra arratsaldeetan. Araudia: Teniseko pilota edo antzekoa antolakuntzak jarriko du. Pala norberak. 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. Bikoteak genero berekoak izan daitezke edo ez. Bikote finalistentzat sariak egongo dira. Izen ematea: doan, irailaren 12ra arte 14:00etan Esnaola janari dendan edo 617 701 173 zenbakian whatsapp mezua helarazita.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.