Zubieta Lantzen taldeak antolatuta, irailaren 10ean (ostirala) “Demode Quartet: EPA!” ikuskizuna eskainiko da Zubietako errebote plazan, arratsaldeko 18:30ean (edukiera 100 lagun). Antolatzaileek jakinarazi dute euria eginez gero ikuskizuna frontoian izango dela.
Izena emateko epea amaitu den arren, bertara joan nahi izanez gero, egunean bertan antolatzaileengana gerturatu eta galdetu ea sartzeko aukera badagoen. Hori bai, sarrera ordaindu behar da, 10€.
Demode Quartet
Demode Quartet taldeari zerbaitek esaten dio euskal “esentzia”k eragina izan duela munduko gainontzeko kulturetan. Erabat seguru daude countryaren, jazzaren, sanbaren, bollybodaren edo pop modernoaren jatorria Euskal Herriko mendi, portu eta haranetan bilatu behar dela. Horixe frogatu nahiko digute EPA ikuskizunarekin … A ze beldurra!