Euskal Herriko 6 talde lehiatuko dira irailaren 5ean hasiko den 58. Enrike Abril Errebote Txapelketan

Irailaren 5ean (igandea) Enrike Abril Errebote Txapelketaren 58. edizioari hasiera eman zaio (2021-22 denboraldia). Bertan Euskal Herriko sei taldek parte hartuko dute, horien artean Zubieta taldea. Egutegia ondo bideratuta badoa, urriaren 3an jokatuko dute finala, Oiartzunen.

Gipuzkoak hiru ordezkari izango ditu: Villabonako Behar Zana taldea, Oiartzungo Txost, eta Zubietako Zubieta taldeak. Behe Nafarrotik, Zaharrer Segi taldea eta Lapurditik Luzean eta Kanboatarrak taldeak.

Bi multzotan lehiatuko dira parte-hartzaileak:

A MULTZOA

  1. Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)
  2. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
  3. Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)

B MULTZOA

  1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
  2. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
  3. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)

Itzuli bateko ligaxka

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 5eko jardunaldian hasi eta 19kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira. 

Kanporaketa fasea

Kanporaketen fasea n bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2). Eguraldiak eta osasun egoerak ez badute baldintzatzen txapelketaren martxa, irailaren 26ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak. Irabazleek urriaren 3an jokatuko lukete finala, Oiartzungo plazan.

Egutegia

A multzoa

1. jardunaldia: 2021-09-05

  • 11:00etan Villabonako errebote plazan: Behar Zana-Zaharrer Segi.
  • Zubietak atsedenaldia.

2. jardunaldia: 2021-09-12

  • 11:00etan Villabonako errebote plazan: Zubieta-Behar Zana.
  • Zaharrer Segik atsedenaldia.

3. jardunaldia: 2021-09-19

  • 11:00etan Zubietako errebote plazan: Zaharrer Segi-Zubieta.
  • Behar Zanak atsedenaldia.

B multzoa

1. jardunaldia: 2021-09-05

  • 11:00etan Oiartzungo errebote plazan: Txost-Luzean.
  • Kanboarrak atsedenaldia.

2. jardunaldia: 2021-09-12

  • 11:00etan Oiartzungo errebote plazan: Kanboarrak-Txost.
  • Luzeanek atsedenaldia.

3. jardunaldia: 2021-09-19

  • 11:00etan Oiartzungo errebote plazan: Luzean-Kanboarrak.
  • Txostek atsedenaldia.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.