Gaur, abuztuak 21, 31 urte betetzen dira Joxe Mari Aranzazistroke “Arrantzale” kalezartarra leherketa baten ondorioz hil zela (1990), 22 urterekin. Oiartzungo Mamut hipermerkatuaren inguruan autotik ateratzera zihoala, manipulatzen ari zen lehergailua eskuetan lehertu eta bertan hil zen. Memoriaren bidean, herriko historia kontatu eta oroimen kolektiboa berreskuratzeko bidea jorratzen jarraitu dezagun.
Kalezarko eskultura
Arrantzale Kalezartarra izanik, bertan haren oroimena mantentzen duen eskultura dago, hain zuzen Karlos Zabala herriko artistak egindakoa. Bertan hitz hauek ere jarriak daude:
O Piscadore – Arrantzale maitagarri