Abuztuaren 26an 24. Baba Txiki Beltza Kofradiaren festa eguna ospatuko da

Abuztuaren 26an (osteguna), Baba Txiki Beltza Kofradia berriz elkartuko da baba preziatuaren inguruan ospakizun berezia egiteko. Aurtengoa 24. edizioa izango da eta urtero egiten den moduan, kofradekide berria izendatuko dute jaialdian. 2020an Guillermo Tapia herritarra izendatu zuten.

Bazkaria Saizar sagardotegian

Bazkaria Saizar sagardotegian egingo da (14:00ak aldera) eta irekia izango da. Antolatzaileek jakinarazi dute baba beltz txikia dastatuko den bazkaria kantu eta festa giroan ospatuko dela. Lekua aurretik erreserbatu behar da eta horretarako 943 373 995 telefono zenbakira deitu behar da.

LAIAK LAGUNDUTAKO ERRITUA

  1. Menua: baba beltz txikia, isatsa saltsan eta postrea.
  2. Bazkalosteko ospakizuna: 1997az geroztik egin bezala, kantu giroan urtero kofradiako kide berri bat izendatzen da, urtebete barrurako kide berria nor izango den iragartzearekin batera. Hautatutakoari kapa eta txapela jartzen zaio eta zin egiteko moduko ospakizuna burutzen dute laiaren laguntzaz (lurra lantzeko tresna). Aurten ere, kofradiak duen ereserkia abestuz, kide berriari ongi etorria emango diote, lehendik kofradekide izendaturikoek.

Baba beltx txikia ereserkia

Gora baba beltx txikia,
andazpetarron gloria, bai!
Txiki izanarren, nor da gaur hemen
zu bezain handia?

Gora ditzagun zure dohainak:
koloria, armonia eta “tirrit eta tarrat”
zuk sortzen duzun sinfonia.
A zer nolako jakia
babatxo beltx txikia!

Platerkada bat, platerkada bi
bata bestearen atzetik,
atera hitzak, atera, Felix,
atera babak eltzetik!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.