Gregorio Arbeloa margolaria zendu da

Gregorio Arbeloa, herriko akuarelista handia hil da (2021-08-01). Atarrabian (Nafarroa) jaio zen 1941ean, baina Usurbilen bizi izan da urte askotan. Arte grafikoen inguruan hasi zen lehendabizi, eta 1957an Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan sartu zen. Ascensio Martiarena, Vicente Cobreros eta Jesús Gallego maisuen irakaspenak jaso zituen, eta garai hartan giza irudian ikatz-anatomia marraztu eta aztertu zuen. Ondoren, 1961ean, Gipuzkoako Arte Elkartean aritu zen eta bertan zuzenean pertsona biluziak marrazten hasi zen. Bere lehen bakarkako erakusketa Donostian aurkeztu zuen 1975ean.

1980an serigrafia ikastaro bat egin zuen Artelekun Manolo Bellorekin. Euskal Akuarelisten Elkarteko kidea zen, eta hainbat erakusketa egin zituen. Elias Salaberriaren Oroimenezko 2. Saria lortu zuen Lezon, 2. saria Hernaniko eta Legazpiko Pintura Lehiaketetan. 1974an lehen erakusketa egin zuenetik, ehun baino gehiago dira euskal geografia osoan egindakoak: Iruñean, Tuteran eta Lizarran (Nafarroa), Donostian, Eibarren, Tolosan, Hondarribian, Azpeitian, Errenterian, Irunen eta Zarautzen (Gipuzkoa).

Margolari kostunbrista izan zen, eta bere interesa landa eta hiri paisaia, eraikinen eta irudien bidez isladatzea zen. Akuarelista bikaina zenez, momenturik onena isladatzen saiatzen zen.

Ondarea

Ondare zabala utzi du Arbeloak. Euskal Herriko txoko ugari margotu zituen, horien artean Usurbilgo auzo eta leku esanguratsuak ere (Santuenea, Zubieta, Andatza, dema plaza, baserriak,…). Horietako asko bere sare sozialeran ikusgai daude. Hemen horietako batzuk:

2001eko elkarrizketa

2001eko uztailean Noaua! astekariko 118. zenbakian Gregorio Arbeloaren elkarrizketa kaleratu zen, eta bertan pintura eta akuarelaren mundura nola iritsi zen kontatzen du.

Koadro esanguratsua alkatetzan

Usurbilgo Udalean, alkatetzan zehazki, Arbeloaren koadro esanguratsu bat dago: 1977ko urtarrilaren 19an ikurriña udaletxeko balkoian jarri zeneko unea.

Alkateen Bergarako mugimenduko ordezkariek 1977ko urtarrilaren 18an bilera egin zuen Madrilen, eta bilera hartan ikurriñaren erabilera (ordura arte debekatua) zigorgabetzea izan zedila lortu zuten. 1977ko urtarrilaren 19an (San Sebastian bezpera),  ikurriña udaletxeko balkoietan arratsaldeko zazpietan jartzea erabaki zen. Baita Usurbilen ere, udalak ohiz kanpoko osoko bilkura antolatu zuen ikurriñaren legeztapenaren inguruko mozioa aurkeztuz. Aho batez onartu zen.

Egun handia izan zen Euskal Herri osoan, baita Usurbilen ere. Herritarrak udaletxe aurrera gerturatu eta bertan ospatu zuten ikurriñaren legeztapena. Momentu hori Arbeloak koadro honetan isladatu zuen ederki.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.