
Gaur, abuztuak 3, San Esteban eguna da. Gaur ez da ezer ospatuko San Estebango plazan baina bai abuztuaren 7an (larunbata). Covid-19aren eraginez, ezohikoa izango den eguna antolatu du San Estebango Jai Batzordeak. Egunean zehar izango da zer gozatuaz, beti ere behar diren neurriak hartuta.
Egitaraua
- 09:45 Txupinazoa.
- 10:00 Mendi martxa. Izen ematea: bikoteka, sanestebanjaiak@gmail.com helbidean edo Antxeta tabernan.
- 16:00 Mus txapelketa Txokoaldeko frontoian. Izen ematea, abuztuaren 6a baino lehen: bikoteka, sanestebanjaiak@gmail.com helbidean edo Antxeta tabernan. Sariak:1. saria: marisko bandeja bana, txapela eta txanpain botila. 2. saria: urdaiazpiko paleta bana, kopa eta txanpain botila. 3. saria: kilo bateko txuleta bana eta txanpain botila. 4. saria: txorizo eta gazta bana eta txanpain botila.
- 19:00 Bertsolariak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Ane Labaka. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Izen ematea doan, abuztuaren 5a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian. Edukiera: 90 lagun.
- 22:00 Kontzertuak: Viafara eta Kilimak. Izen ematea doan, abuztuaren 5a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian. Edukiera: 90 lagun.
Oharrak
- Sanestebango Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen ezbeharren kargu egingo.
- Antolatzen diren ekintzetan protokoloak ezartzen dituen neurriak errespetatzea derrigorrezkoa izango da.