Larunbatean bi zine emanaldi Santueneako eskubaloi zelaian: “Bihurri” eta “Figuras ocultas”

Santuenea Elkarteak larunbaterako (uztailak 17) bi zine emanaldi antolatu ditu: “Bihurri” eta “Figuras ocultas”. Filmeak ikustera joateko aurrez izena eman behar zen (azken eguna uztaila 15) baina aukera egon daiteke egunean bertan bertara agertuz eta antolatzaileei lekuren bat libre geratu den galdetuz. Bi filmak Santueneako eskubaloi zelaian eskainiko dira.

Bihurri

  • 19:00etan, Santueneako eskubaloi zelaia (euria eginez gero, Santueneko frontoian).
  • Hizkuntza: euskara.
  • Sinopsia: Istorio xarmagarri eta balioz betea da, bat-batean kale gorrian geratu den txakur aristokratiko bati eta abeslari eta musikagile izan nahi duen neska gazte bati buruzkoa. “Bihurri” izeneko txakurra da gure protagonista. Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero, “Bihurri” hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik aurkituko da bizitzan lehen aldiz, Zoe neskato gazteak bere etxera eramaten duen arte. Bestalde, andre zahar milioidunak bere ondasun guztien oinordeko izendatu duenez, haren iloba diru-goseei iheska ibili beharko du txakurrak, herentzia berenganatzeko erabili nahi dute-eta”.
  • Edukiera: 100 lagun.

Figuras ocultas

  • 21:30ean, Santueneako eskubaloi zelaia (euria eginez gero, Santueneko frontoian).
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Sinopsia: 60ko hamarkadan (espazioa dominatzeko lasterketa-betean, eta AEBko beltzen eskubide zibilen borroka puri-purian zela) NASAn aritu ziren hiru emakumezko zientzialariren bizitza kontatzen du filmak. Hiruak ala hiruak John Glenn astronauta orbitaratzeko proiektuan jardun ziren.
  • Edukiera: 95 lagun.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.