Uztaileko ostegunetan “Laboaren uztaila” ekimena: Olor, Ibon RG eta Enrique Hurtado, Aire Ahizpak eta Garazi Navas

Uztailean zehar, ostegunero, Laboaren Uztaila musika emanaldiak martxan dira Mikel Laboa plazan. Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira. Ekimen hau, egungo musika talde eta bakarlari euskaldunak ezagutarazteko eta Mikel Laboa omentzeko helburuarekin egiten da. Musika emanaldi hauetara joateko aurrez izena eman behar da usurbilkultura.eus atarian. Emanaldien edukiera 78 lagunekoak dira. Giro euritsua bada, kontzertua Sutegin izango da.

Lehen kontzertua pasa den ostegunean egin zen. Olor, Jokin Azpiazu Carballo musikariaren proiektu pertsonalena. Ostegun honetan berriz, Ibon RG eta Enrique Hurtado musikariak arituko dira.

Egitaraua

Uztailak 15, osteguna

Ibon RG eta Enrique Hurtado

  • Mikel Laboa plazan, 22:00etan (euria egiten badu Sutegin).
  • IbonRG (Sestao, 1978) eta Enrike Hurtado (Sodupe, 1973). IbonRG hainbat proiektutan aritutako musikaria da (eten, xabier montoia, mursego, txaranga urretabizkaia). Bakarkako ibilbidean ahotsa du tresna nagusi, batzuetan a capella, bestetan pianoak lagunduta. 2018an gonbidapena jaso nuen Joxan Artzeri omenaldia egiteko urteurrenaren sasoirako. Aukera baliatu nuen Enrike Hurtadorekin aritzeko, arrazoi hauengatik. Enrike Hurtadoren musika ibilbidea software garapenari lotuta dago. Berak sortutako programak baliatuta Azunak eta Bazterrak bakarkako proiektuak ditu. Elkarlan honetarako txalaparta modu interaktiboan jotzeko garatutako softwarea eta feedback eta droneak sortzeko beste programa batzuk erabiltzen ditu.
  • Izena emateko azken eguna uztailak 12, astelehena: usurbilkultura.eus
  • Edukiera: 78 lagun.
  • Doan.

Uztailak 22, osteguna

Aire Ahizpak

  • Mikel Laboa plazan, 22:00etan (euria egiten badu Sutegin).
  • Aire Ahizpak taldea, Urepeleko hiru ahizpek osatua da. Miren, Amaia eta Paxkalin, Xalbador bertsolariaren bilobak dira eta etxekoengandik, familia giroan ikasitako bertsoak, kantu herrikoiak, Ez Dok Hamairu taldeko kantuak ematen dituzte. Duela 6 urte bat, “Bidexka” diskoa plazaratu dute Erroa argitaletxearekin. Horretan, Sébastien Desgrans musikariaren laguntzarekin, Mixel Labegerie, Eñaut Etxamendi, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete eta Xalbadorren hitzak eta kantuak aurkezten dituzte, naturaltasunez, interpretazioan hitzei emanez lehentasuna eta hiru botzetan harmonizatuz.
  • Izena emateko azken eguna uztailak 20, asteartea: usurbilkultura.eus
  • Edukiera: 78 lagun.
  • Doan.

Uztailak 29, osteguna

Garazi Navas

  • Mikel Laboa plazan, 22:00etan (euria egiten badu Sutegin).
  • (Usansolo, Bizkaia, 1995) Musikenen lizentziatu berri den akordeoilari egonezina da, eta, nahiz eta oso gaztea izan, proiektu ugaritan hartu du parte (Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, adibidez), eta hainbat sari irabazi ditu. Beste arlo batzuetako artistekin elkarlanean aritu ohi da, poesia, antzerkia, dantza edota instalazio artistikoekin, besteak beste. Gaur egun, musika garaikidearen eta musika tradizionalaren arteko loturaren inguruan ikertzen dihardu, beti interpretazioaren aldetik. Izan ere, bere ustez tradizioa eta abangoardia bere instrumentuaren, akordeoiaren bi aurpegiak dira, gutxitan aldi berean agerian jartzen direnak. Usurbileko kontzertu honetarako, Mikel Laboaren harira, hau ere tradizio eta abangoardiaren arteko bitartekari ezin hobea izan zenez, honen kantuen moldaketak ere joko ditu gaiarekin lotutako beste gauza batzuen artean.
  • Izena emateko azken eguna uztailak 27, asteartea: usurbilkultura.eus
  • Edukiera: 78 lagun.
  • Doan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.