Gaur arratsaldean Usurbilgo Udalak Buruntzaldeko autobus zerbitzu berriaren inguruan hitz egiteko bilera irekia egingo du Sutegin

Gipuzkoako Foru Aldundiak Buruntzaldeko Lurraldebus zerbitzuen emakida berria martxan du hilabete hasieratik. Autobusak berritzearekin batera, lineen izendapenak ere berritu dituzte. Aipatzekoa da bereziki, Donostiako ospitaleetara joateko linea ezabatu eta Hernani alderako zerbitzuaren ordutegia berritu dutela. Aldaketa hauen ondorioz, hainbat herritarrek kexak jarri dituzte udalean eta beraz, Usurbilgo Udalak Buruntzaldeko autobus zerbitzu berriaren harira, bilera irekia deitu gaurko (uztailak 15), Sutegin, 19:00etan.

Usurbil-Ospitalak zerbitzua kendu egin dute

Usurbilek bi linea zituen Buruntzaldearekin lotuta, Hernanira eta Donostiako Ospitalera. Usurbil ospitalearekin zuzenean lotzen zuen zerbitzua da, hain zuzen, kendu dutena (herritarrek Lasarte-Oriara joan behar dute orain lehenengo, han ospitalera doan beste autobus bat hartzeko).

Lizitazioa martxan orain jarri badute ere, duela zenbait urte abiatu zen prozesua, eta orduan ere kexa ugari izan ziren. Eskualdeko beste herri batzuetan gertatu bezala, Usurbilen ere udalak eta 2.000 herritarrek alegazioak jarri zizkioten prozesuari, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak ez zituen kontuan hartu.

Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea

Ostegun honetan bilera ireki batera deitu ditugu herritarrak, Diputazioak Buruntzaldean martxan jarri duen autobus-zerbitzu berriaz aritzeko. Usurbil eta ospitaleak lotzen dituen linea kendu izanak ezinegona sortu du herrian, eta, ondorioz, kexak ugaritzen ari dira. Udalak bat egiten du haserrearekin, eta autobus linea berrezartzeko ahaleginak egingo ditugu. Herritarrak eta udala eskuz esku aritzea garrantzitsua da, eta zer egin elkarrekin partekatzeko deia luzatzen dizuegu, horrenbestez. Bilera 19:00etan izango da, Sutegin”.

30 autobus hibrido

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, emakida berriak 30 autobus hibrido izango ditu estreinatzeko: 10,15 metrokoak izango dira eta 53 eserleku, 17 zutik eta gurpildun aulkientzako 2 gune izango dituzte. Beste 20 autobusek 12,75 metro izango dituzte, 41 pertsona eserita, 27 zutik eta gurpil-aulkientzako 2 gune. Flota osatzeko, 10 urte baino gutxiagoko 11 autobus subrogatuko ditu aurreko enpresa emakidadunak. Guztira, Buruntzaldeko emakida berriak 18 linea erregular, iraunkor eta erabilera orokorrekoak ditu, horietatik 14 egunekoak eta 4 gauekoak. Usurbil ospitaleekin lotzen zutena ezabatua izan da.

BU10 izendapena

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du autobus lineen kodeak aldatuko direla, Lurraldebus izendapenari egokituz, Lineak BU kodifikazioarekin identifikatuko dira. Orain arte Usurbil Hernanirekin lotzen zuen T6 zerbitzuak BU10 izendapena dauka hilabete hasieratik.

Ordutegiak

Ordutegian zenbait aldaketa egin dira. Orain arte, astelehenetik larunbatera 7:15-21:15 artean 60 minuturo abiatzen zen Usurbildik Hernanirantz autobusa (10:15ekoa eta 17:15ekoa Lasarte-Oriara arte soilik), igandeetan ere bai 15:15-21:15 artean (17:15ekoa Lasarte-Orirara arte soilik). Hernanitik Usurbilerantz berdin, astelehenetik ostiralera 60 minuturo 7:45-21:45 artean (10:45ean eta 17:45ean izan ezik), igandeetan 15:45-21:45 artean (17:45ean izan ezik).

Hemendik aurrera, zerbitzua indartuko dute. Astetartean, 7:45ean eta 22:15ean ere autobus zerbitzua izango da Usurbildik. Larunbatetan, 20:45ean ere autobus zerbitzua izango da.

Usurbildik

  • Astelehenetik ostiralera: 7:15, 7:45, 8:15-22:15 artean 60 minuturo.
  • Jai egunak ez diren larunbatetan: 60 minuturo 7:15-20:15 artean. Azken zerbitzuak: 20:45, 21:15, 22:15.
  • Igande eta jai egunetan: 60 minuturo 15:15-21:15 artean.

Hernanitik

  • Astelehenetik ostiralera: 7:45, 8:15, 8:45-22:45 artean 60 minuturo.
  • Jai egunak ez diren larunbatetan: 60 minuturo 7:45-22:45 artean.
  • Igande eta jai egunetan: 60 minuturo 15:45-21:45 artean.

Gaueko zerbitzu gehiago

Momentuz udako ordutegia ez dago martxan. Jardueren amaiera edo itxiera goizaldeko 02:00etan dago finkatua. Asteburuetan, goizaldeko 3:00ak arte luzatua dute ekaina amaieratik.

Ostiraletan

  • Zumaia-Donostia, azken zerbitzua: 23:00 (23:40 aldera Usurbilen). 
  • Donostia-Zumaia, azken zerbitzuak: 23:15 (23:45ean Usurbilen), 00:00 (00:30ean Usurbilen), 01:00 (1:30etan Usurbilen).

Larunbatetan

  • Zumaia-Donostia, azken zerbitzuak: 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00 (23:40, 00:40, 1:40, 2:40, 3:40 aldera Usurbilen).
  • Donostia-Zumaia, azken zerbitzuak: 23:30, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00 (00:00, 00:30, 01:30, 02:30, 03:30 aldera Usurbilen).

Informazio gehiagorako 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.