
Arg.: Bote Luzea
Uztailaren 11n Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatu zen Villabonan eta Zubietako taldeak 13-7 irabazi zuen Villabonako Behar Zana taldearen aurka. 2020an ezin izan zen Gipuzkoako Errebote Txapelketa jokatu pandemia dela, eta aurten, hainbat egokitzapen tartean, txapelketa jokatzeko aukera izan dute.
Igandean jokatu zen txapelketako hautagaiak, uztaileko lehen asteburuan Zubietan jokaturiko neurketa berezitik atera ziren. Uztailaren 3an Zubietako errebote plazan, txapelketa honetan parte hartu duten hiru taldeak lehiatu ziren elkarren artean; Zubieta taldea, Villabonako Behar Zana taldea eta Oiartzungo Txost taldea.
Edizio berezi honetan, zubietarrak sailkatu dira final nagusira, baina oraingoan Txost taldekoak ez, aurreko bi edizioetan gertatu den moduan. Zubietarren eta Behar Zanaren artekoa izan da azken partida.
Finaleko kirolariak
- ZUBIETA: Ander Iruretagoyena, Joseba Aizpurua, Txomin Bordagaray, Jon Argote eta Endika Garcia.
- BEHAR ZANA: Andoni Zabala, Beñat Iraola, Aratz Luisa, Beñat Karrera eta Eneko Maiz.
Arg.: Bote luzea
Informazio gehiago