Usurbilgo Udalak Santueneako Gure Elkartea tabernako zerbitzua esleitzeko prozesua abiatu du

Arg.: Usurbilgo Udala

Usurbilgo Udalak Santueneako Gure Elkartea tabernako zerbitzua esleitzeko prozesua abiatu duela jakinarazi du. 2020an amaitu zen arren udalak kontratua zenbait hilabetez luzatzea erabaki zuen bi arrazoiengatiK: batetik, pandemia tartean zegoelako, eta bestetik, tabernaren funtzio soziala momentu horretan garrantzitsua izan delako. Kontratua ekainaren 30ean amaitu zen, eta beraz, esleipen prozesua martxan dago: uztailaren 23ra arte izango da eskaerak aurkezteko epea.

Legeak hala eskatuta, eskaintzak telematikoki egin behar dira. Usurbilgo Udalaren webgunean, Kontratatzailearen Profila ataletik sartuta egin daiteke. Prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, beharrezkoa izango dute B@KQ txartela edo identifikazio digitalerako beste sistemaren bat edukitzea edo ateratzea. Edozein zalantza izanez gero, udaletxean galde dezakete edo 945 016 298 telefonora deitu.

Taberna itxita

Esleipen prozesua martxan den bitartean taberna itxita egongo da, eta barruko aldea hustu eta garbiketa sakon bat egingo du udalak.

Egoitza egunero zenbait orduz irekitzeko aukera

Jubilatuen egunerokoan duen garrantzia tarteko, egunero zenbait orduz irekitzeko aukera eskaini die udalak. Jubilatuak arduratuko dira egunero zenbait orduz irekitzeaz, 17:00etatik 20:00etara. Udalak mahaiak, aulkiak eta behin-behineko kafe makina bat utziko dizkie.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.