Kultur Bira aurrera darrai, uztailaren 9tik 17ra ekimen gehiago

Kultur Bira 2021 aurrera darrai. Uztailaren 9tik aurrera agenda berezia osatu dute antolatzaileek (Usurbilgo Udala; Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; Noaua! K.E.). Orain arte bezala, kultur ekitaldietara joateko aurrez izen eman behar da: usurbilkultura.eus atarian sartu eta gustoko duzuen ekitaldian izena eman behar da. Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da. Esleitu zaizkizuen edo ez email baten bidez jakinaraziko zaizue.

Sarrerak arduraz kudeatzeko deia

Antolatzaileek sarrerak arduraz kudeatzeko deia egin dute. Egokitutako sarrera erabili ezin duenak beste norbaiti edo antolatzaileei helarazteko ardura hartzea eskatzen dute.

Uztailak 9, ostirala

Ugaitz Agirreren eskutik “Non dago Amaia?

  • 20:00, Aginagako Eliza Zaharra.
  • Amaiak ezkutaketan jolastu nahi, eta zenbatzen hasterako, desagertu da begien bistatik. Pailazoa metropoli zoroan murgildu da ‘non zaude Amaia?’ oihuka eta oihuka, baina neskatoaren arrastorik topatu ezinda.
  • Edukiera: 65 lagun. 
  • Izen ematea: uztailaren 7a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Viafara-ren kontzertua

  • 21:30etatik aurrera, Aginagako Eliza Zaharra.
  • Viafara 2019an eratzen hasi ziren musika taldea da. Su txikian eta maitasun osoarekin gauzatzen ari den proiektua dugu. Taldea Patxi Gabilondo (baxua eta ahotsak), Aritz Zabaleta (gitarra eta ahotsak), Jon Guadix (gitarra eta ahotsak) eta Iñaki Irazustak (bateria eta ahotsak) osatzen dute. Rock and rollak hiltzen jarraitu behar du!
  • Edukiera: 65 lagun. 
  • Izen ematea: uztailaren 7a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Uztailak 10, LARUNBATA

Herri kirol eguna: Goizeko saioa

  • 12:00, dema-plaza.
  • Goizeko saioan herritarren arteko desapiyo ederraz gozatzeko aukera izango dugu herriko Dema PLazan.1800 kg.ko UR EPEL harritik tiraka ariko dira 20 minutuz bi hirukote hauek: 1. hirukotea: Aitor Alkorta Etxeberria, Iurgi Mendiluze Zuloaga, Berdaitz Larrarte Zuloaga 2. hirukotea: Aimar Zuloaga Segurola, Imanol Zaldua Unanue eta Gabi Sarasola Ibargoyen.
  • Edukiera: 135 lagun.
  • Izen ematea: uztailaren 8a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Herri kirol eguna: Arratsaldeko saioa

  • 18:00, herriko frontoia.
  • Arratsaldeko saioan kronometroaren beharrik ez da izango.Aizkolari eta harrijasotzaile banaz osaturiko bi bikote hauek ariko dira lehia bizian. Hiru harri ezberdinekin jardungo dira harrijasotzaileak eta aizkolariek hiru froga egingo dituzte. : kolpekoa,azkartasunekoa eta konbinatua . Erronka ederra Ostolaza harri eskolatik datozen Udane eta Gorka Etxeberria eta Esnal anai aizkolarien artean gauzatuko dutena.
  • Edukiera: 135 lagun.
  • Izen ematea: uztailaren 8a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Uztailak 11, igandea

Neretik

  • 20:00, Santuenea.
  • Bere bizitzari oso loturiko egiazko gaiak jorratu ditu Andoni Egañak bertso-sorta batean, eta “Neretik” emanaldia sortu. Aspalditik zuen kezka batetik sortu du ikuskizuna Egañak: bertso-paper ugari eta onak egiten direla, baina ez direla sozializatzen. Horregatik erabaki zuen bere sorta sortu eta emanaldiak egitea, Jon Ostolaza trikitilariarekin batera.
  • Edukiera: 67 lagun.
  • Izen ematea: uztailaren 8a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Uztailak 17, larunbata

Floxbin musika taldearen kontzertua

  • 20:00, Aginagako Eliza Zaharra.
  • Floxbin 2013an sortutako talde usurbildarra da. Metal estiloa ardatz duten abesti indartsu eta hitz zorrotzekoak dira eurenak.
  • Edukiera: 65 lagun.
  • Izen ematea: uztailaren 8a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Idoiaren kontzertua

  • 21:30etatik aurrera, Aginagako Eliza Zaharra.
  • Idoiaren kasua euskal eszenako berezienetako bat da. Ahoz aho eta gairik argitaratu gabe, kontzertu deigarriak lotzea lortu zuen Jazzaldian, Txillida Leku Museoan eta Donostia Festibalean.
  • Edukiera: 65 lagun.
  • Izen ematea: uztailaren 8a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.