Amaitzear da uztailaren 1etik 4ra antolatu diren Kultur Birako ekimenetan izena emateko epea

Aurten ez dira Santixabel jaiak “normaltasunean” ospatuko baina Usurbilgo Udalak eta herriko hainbat eragile eta jai batzordeekin elkarlanean (Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; Noaua! K.E.) Kultur Bira berezia prestatu dute. Uztailaren 1etik 4ra antolatu diren kultur ekitaldietara joateko aurrez izen eman behar da eta epea amaitzear dago. usurbilkultura.eus atarian sartu eta gustoko duzuen ekitaldian izena eman behar da. Izen ematen dutenen artean zozketa egingo da. Esleitu zaizkizuen edo ez email baten bidez jakinaraziko zaizue.

Sarrerak arduraz kudeatzeko deia

Antolatzaileek sarrerak arduraz kudeatzeko deia egin dute. Egokitutako sarrera erabili ezin duenak beste norbaiti edo antolatzaileei helarazteko ardura hartzea eskatzen dute.

Gaueko emanaldiak 22:30etara atzeratu dira

Uztailaren 1etik 4ra gau partean Udarregi Ikastola gunean eskainiko diren kontzertuetarako karpa erraldoi bat jarri da. Pandemiaren azken neurrien aldaketak direla-eta, antolatzaileek emanaldi guztiak 22:30etara atzeratzea erabaki dute.

Uztailak 1, osteguna

Kolore festa

  • 17:00, Oiardo Kiroldegian.
  • Marrazketa saioa. Norberak bere margoak ekarri beharko ditu, baita karpetaren bat ere, euskarri bezala erabiltzeko. Bukaeran, opariak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.
  • Edukiera: 200 lagun. 
  • Izen ematea: ekainaren 28a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak lau sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Neona eta Amak taldeen kontzertuak

  • 22:30, Udarregi Ikastolako karpa gunean. 
  • NEONA izenpean eraberrituta dator herrian sorturiko taldea. Bestalde, lau izenen lehen letrarekin osatutako trikiti, pandero eta lau ahotsen taldea da Amak: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja eta Kristina Solano (M-n Ezten). Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta ikuskizun bitxia eskainiko digute hamaika bariazio edo konbinaziorekin.
  • Edukiera: 200 lagun. 
  • Izen ematea: ekainaren 28a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Uztailak 2, ostirala

“Aupa Strings” taldea

  • 18:00, Oiardo kiroldegia.
  • Musika klasikoa, heavy metala edota bluesa era naturalean fusionatzen ditu familiako gazteei (6-12) zuzenduriko String Jukebox ikuskizun parte-hartzaileak. Antzerki-kutsua duten eszenak, jolas, erritmo, sormen eta umorez beterik daude, elkarrekin musika sortu, beat-box modura komunikatu edota poesia rap bihurtzeko.
  • Edukiera: 200 lagun. 
  • Izen ematea: ekainaren 28a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak 4 sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Bertso-saioa

  • 19:00, Joxe Martin Sagardia plazan.
  • Bertsolariak: Miren Artetxe, Agin Laburu, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
  • Edukiera: 135 lagun.
  • Izen ematea: ekainaren 28a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak 2 sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Bertsio-gaua

  • 22:30, Udarregi Ikastolako karpagunean.
  • Bueltan da, urtebeteko hutsunearen ondoren, Usurbilen hain kuttuna dugun ekitaldia: Bertsio Gaua.
  • Edukiera: 200 lagun.
  • Izen ematea: ekainaren 28a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak 2 sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Uztailak 3, larunbata

Iratxoen oparien bila

  • 10:00, herrian barrena.
  • Gauez eta ezkutuan ibili ohi dira iratxoak magia eta jolas bereziak sortzen, egun argitan herritarrei eskaintzeko. Mezu bat iritsi da duela gutxi usurbildarrontzako zerbait prestatua dutela esanez. Ez dugu askorik ulertu eta zuen laguntza behar dugu argitzeko, lagunduko? Plataformatik eta taldeka izen emateko aukera egongo da, 10 laguneko taldeak gehienez.
  • Edukiera: 200 lagun.
  • Izen ematea: ekainaren 27a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak 4 sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Gazte olinpiadak

  • 17:00, Mikel Laboa plazan.
  • Herriko gazte eragile ezberdinen dinamizatuta, Mikel Laboa plazatik hasita herrian zehar talde txikitan erronka ezberdinak egingo dira. Bikote edo hirukoteka izena eman ostean antolatzaileek osatutako taldeetan burutuko da dinamika.
  • Edukiera: 135 lagun.
  • Izen ematea: ekainaren 28a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak 3 sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Mihise eta Rotten XIII taldeen kontzertuak

  • 22:30, Udarregi Ikastolako karpa gunean.
  • Mihise Usurbilgo rock talde berria da. Hotzikararen errautsetatik 5 urte lanean egon eta gero, 2020an kaleratutako Kronik@ diska kontzeptuala aurkezten ari dira. Rotten XIII edo Rotten Amairu Tafallan sortutako punk-rock musika-taldea da. 2017an sortu zuten Zartako-K, Odolkiak Ordainetan eta Patada Oi! taldeetako kideek. Aurten grabaturiko lan berri aurkeztuko digute.
  • Edukiera: 200 lagun.
  • Izen ematea: ekainaren 28a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak 2 sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Uztailak 4, igandea

Orbeldi Dantzan II eta Puro Relajo

  • 18:00, Artzabalgo frontoian.
  • Baztango mutil-dantzak eta Oñatiko korpus-dantzak taularatuko dituzte Orbeldiko dantzariek. Bestalde, 2014an kaleratu zuen lehenengo diskoa Oibarko (Nafarroa) taldeak, eta ordutik, guztira, zazpi kaleratu ditu. Arrakasta itzela du Puro Relajok mariatxizaleen artean. Euskal abesti ezagun ugariren bertsioak ere egiten dituzte, euren doinu propioak erantsiz.
  • Edukiera: 100 lagun.
  • Izen ematea: ekainaren 28a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak 2 sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Bulego taldearen kontzertua

  • 22:30, Udarregi Ikastolako gunean.
  • Urtebeteko ibilbidea baino egin ez duen talde berri honek, euskaraz egindako pop atsegin eta dantzagarriaz euskal eszenan zeresana ematen ari da. Bulego taldeak 2021 urterako prestatu duenaren hainbat zertzelada plazaratuko dizkugu Kultur Biran.
  • Edukiera: 200 lagun.
  • Izen ematea: ekainaren 28a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
  • Sarrera: herritar bakoitzak 2 sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.