Ekainaren 30ean Usurbilgo Udalak Santueneako irisgarritasun proiektua aurkeztuko du Santueneko frontoian

Ekainaren 30ean (asteazkena) Usurbilgo Udalak Santueneako irisgarritasun proiektua aurkeztuko du Santueneko frontoian, 18:00tan. Usurbilgo Udalak bertako bizilagun eta eragileekin etorkizuneko Santuenea eraikitzen lantzeko bilerak egiten ari da. Ekainaren 16an, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra eta auzo plana aurkeztu zen eta orain berriz, auzoko irisgarritasun proiektua.

Santueneako bizilagun eta eragileekin elkarlanean

Ekainaren 16an Usurbilgo Udalak Santueneko bizilagun eta eragileekin elkarlanean Nola irudikatzen duzue 7-10 urte barru Santuenea? Nolako auzo batean bizi nahiko zenukete? Zer erronka ditu auzoak? galderei erantzunak ematen hasi ziren. Lanketa honekin etorkizuneko Santueneako eraberritze plana diseinatzen hasi dira.

Momentuz aurrelanketa fasean dago prozesua. Auzo planaren nondik norakoak, eta Usurbilgo Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) aurkeztu zituen Usurbilgo Udalak pasa de astean, prozesu hau dinamizatuko duen Hiritik At! kooperatibako ordezkaritzarekin batera. Irailean parte hartze prozesua martxan jarriko da baina aurretik, ekainaren 30ean hain zuen ere, auzoko irisgarritasun proiektua aurkeztuko du Usurbilgo Udalak.

Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea

“Legealdiko planean jasoa dugun moduan, Santuenea bizigarriago bat eraikitzea izango da helburua; auzo bizigarriak lortzea da, Kaxkoa eta auzoen artean dagoen arrakala gutxitzea, nortasun, eta errealitate propioak dituztelako eta horietan arreta jartzen ari gara, auzoetako bizi kalitatea eta herritarren ongizatea hobetzeko asmoz. Santuenean abiatzera goazen prozesuaren bidez, ez dugu dudarik, balioko duela auzoko sare komunitatea indartzeko, belaunaldi arteko harremanak sortzeko edo daudenak indartzeko. Ezinbestekotzat jotzen dugu abiatu berri dugun egitasmoa, auzoaren kohesio sozialean, eta batez ere bizikidetzan eragiteko. Gainera hurrengo urteetarako bide-orri moduko bat izango da. Argi dugu, Santueneko bizilagunen borondate, konpromiso eta parte hartzearekin lortuko dugula”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.