
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Valladolideko Unibertsitateak, iaz egin zen bezala, Andatzan abuztuan eta irailean egingo dituzten ikerketetan laguntzeko deia egin dute. Azken urteetan egindako lanaren jarraipena egitea izango da eta horretarako herritarrek parte hartzeko aukera izango dute.
Bi gune
Ikerketa arkeologikoa bi gunetan egingo da:
- Abuztuko egun batzuetan Andatza IIIko monumentu megalitikoan lanak egitea.
- Irailean, 2005ean Irigain inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnategian sakontzea.
Nola parte hartu daiteke?
Aurreko urteetan egin den bezala, laguntzeko aukera eman diete herritarrei. Laguntzeko edo ikasteko interesa dutenek, izaro.quevedo@uva.es helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko dute.
Aztarna arkeologikoak
Aranzadi zientzia elkarteak Txangostan eta Irigainen aztarna arkeologikoak topatu zituen iaz eta horren inguruko bi solasaldia eskaini ziren Sutegin: “Andatza: errotarriak, mugarriak eta aztarna arkeologikoak” eta “Txangostako eta Irigaingo aztarna arkeologikoak”.
Informazio osagarria