Zubieta Lantzenek antolatuta, ekainaren 23an “Akelarre” filma eskainiko da Zubietako errebote plazan

Zubieta Lantzenek antolatuta, ekainaren 23an (asteazkena), Akelarre filma eskainiko da Zubietako errebote plazan, gaueko 22:00etan (edukiera 100 lagun). Bertara joateko aurrez izena eman behar da usurbilkultura.eus webgunean.

Sarrerak

Gehienez lau sarrera eskatu daitezke pertsonako. Ondoren, izena eman dutenen artean zozketa egingo da. Sarreren eskaerak egiteko epea ekainaren 22an (asteartea) amaitzen da.

Akelarre

Akelarre 2020. urtean eginiko euskal filma da. Pablo Agüero zinemagile argentinarrak Zugarramurdiko sorginkeria prozesuaren istorioa kontatzen du. Euskal Herria, Frantzia eta Argentinaren artean ekoiztutako obra da Akelarre. Hurbilketa elebiduna egin dio Agüero argentinarrak sorgin ehiza gaiari; euskaraz eta gazteleraz ari dira filmeko pertsonaiak.

2020ko urriaren 2an estreinatu zen nahiz eta aurretik (irailaren 19) Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztu. 2021ean 5 Goya sari irabazi zituen:

  • Zuzendari artistikoarengatik (Mikel Serrano).
  • Musika onenarengatik (Mursego eta Arantzazu Calleja).
  • Jantzien diseinuarengatik (Nerea Torrijos).
  • Makillaje eta ile-apainketagatik (Beata Wotjowicz eta Ricardo Molina).
  • Efektu bereziengatik (Mariano García Marty eta Ana Rubio).

Sinopsia

“Euskal Herria, 1609. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Herrixkako beste neska batzuekin batera, Anak festa batean parte hartuko du basoan. Rostegi epaileak neskak atxilotuko ditu sorginkeria egotzita; izan ere, erregeak eskualdea purifikatzeko ardura eman dio. Akelarreari buruz dakitena aitortu dezaten beharrezkoa den guztia egingo du. Akelarrea zeremonia magikotzat zeukaten, Deabruak mendekoekin harremanak izateko baliatzen zituela uste zuten”.







Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.