Ekainaren 24ko udalbatzarrean hiru mozioa aztertuko dira: Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Eguna, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna eta Zubietako auzokideen arteko elkarbizitza

Ekainaren 24ean (osteguna) Usurbilgo Udalak hilabete honetako udalbatzarra egingo du. Arratsaldeko 18:00tan hasiko da udalbatza aretoan. Ohikoa den bezala aretora sartu aurretik eskuak garbituko dira, maskara jantzita sartu beharko da eta distantziak errespetatuko dira. Aipatzekoa da hiru mozioa aztertuko direla: Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunarena, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunarena eta Zubietako auzokideen arteko elkarbizitzarena.

GAI ZERRENDA

  1. Aurreko bilkuretako akten onespena:2021/01/25eko ezohiko bilkurako akta. 2021/02/25eko ohiko bilkurako akta.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2021eko maiatzaren 24tik ekainaren 18ra (2021/450-2021/544).
  3. 2021eko 1. kreditu gaikuntza onartzea.
  4. Donostia-Bidasoako Landa Garapenerako Elkartea Behemendi Usurbilgo Udalaren berezko baliabide izendatzea.
  5. Usurbilgo Haur Eskola zerbitzu-emakida kontratua Udarregi Ikastola IKEri esleitzea.
  6. Mozioa: Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Eguna.
  7. Mozioa: LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna.
  8. Mozioa: Zubietako auzokideen arteko elkarbizitza.
  9. Galdera-eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.