Gaur (ekainak 18) Kultur Biraren egitasmoaren baitan, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeko haurrek ikasturtean zehar landutako dantzak eskainiko dituzte Askatasuna Plazan arratsaldeko 17:30ean. Euskal Herriko txoko askotako dantzekin gozatzeko aukera egongo dela adierazi dute antolatzaileek. Era berean, Orbeldi Dantza Taldean 2021-22 ikasturterako izen emateko epea gaur (ekainak 18) amaitzen da. Bi modu daude izen emateko; bata formulario bidez eta bestea, gaur Askatasuna plazan eskainiko den emanaldian bertan.
2021-22 ikasturterako izen emateko azken eguna
Udazkenean abiatuko duen denboraldi berrirako izen emate kanpaina abian du Orbeldi Dantza Taldeak. 2021-22 ikasturterako izen emateko epea gaur (ekainak 18) itxiko da.
Izen ematea formularioen bidez
Formulario hauen bidez osatu beharko da izen ematea:
- Haurren izen ematea: https://docs.google.com/…/1FAIpQLScOS7P1k…/viewform
- Helduen izen ematea: https://docs.google.com/…/1FAIpQLSegYHjmLrcHRA…/viewform
Aurrez aurreko hitzordua gaur arratsaldean
Aurrez aurreko hitzordua ere finkatu dute Orbeldiko kideek; gaur, ekainak 18, Usurbilgo Kultur Biraren baitan, Artzabalgo frontoian iragarria badago ere, euriagatik Askatasuna plazan eskainiko duten emanaldian.
Haurrei zuzenduriko eskaintza
- Astelehena: 16:45-17:45 LH 1-2 eta 17:45-18:45 LH 3-4.
- Asteartea: 18:30-20:00 DBH.
- Asteazkena: 16:45-17:45 LH 5-6 eta 17:45-18:45 LH 5-6.
- Ostirala: 16:45-17:45 LH 1-2 eta 17:45-18:45 LH 3-4.
Haurren kuota
Ikasturtea 70 euro (senide bat baino gehiago badaude bakoitzak 60 euro). Azaroan kobratuko da.
Oharrak
- Behin ordua aukeratuta ezin izango da taldez aldatu.
- Taldeak gutxienez 8 pertsonakoak izango dira eta gehienez 15 pertsonakoak. Muga gaindituz gero bi talde jarriko lirateke ordu berean.
- Argibide gehiago behar dituenak, orbeldi.udt@gmail.com helbidera idatzi dezake
Helduentzako eskaintza
- Astelehena: 19:00-21:00 Euskal dantzen taldea.
- Asteartea: 19:00-20:30 Oinarrizko dantzak.
- Asteazkena: 18:30-20:00 Dantza hastapenak eta 19:00-20:30 Plaza dantzak.
Helduen kuota
Ikasturtea 90 euro (senide bat baino gehiago badaude bakoitzak 80 euro). Azaroan kobratuko da.
Oharrak
Taldea osatzeko gutxienez 8 kidekoa izan behar du.
Informazio gehiago
- orbeldi.udt@gmail.com
- Facebook: OrbeldiDT
- Instagram: @orbeldi_UDT