Ekainaren 23tik 27ra Kalezarko San Juan jaiak Kultur Birako ekimenaren barruan ospatuko dira

Aurten ere Kalezarko San Juanak bizi dugun osasun krisialdiaren baitan ospatuko dira eta pasa den asteburuan abiatu zen Kultur Bira ekimenaren barruan kokatuko dira. Antolatu diren ekitaldiak ekainaren 23an hasi eta ekainaren 27an amaituko dira. Ekitaldietara joateko aurrez izen eman behar da, gehienak usurbilkultura.eus webgunetik bideratu dira.

Kalezarko Jai Batzordeak jakinarazi du edukiera kontuengatik ekitaldiak plaza nagusian egin ordez, garai bateko mojen konbentuaren, egun adinekoen auzune berria eraikitzen ari diren pareko eremuan (Haur Eskola ondoan) egingo direla. Bertan karpa bat jarriko dute une honetan plazatik hurbilen duten eremu lau zabalena baita gune hau. Ekitaldiak ospatzeko unean, itxita izango da inguru honetatik igarotzen den bidea, gainerakoan zabalik.

San Juan bezperako eskea

Egungo osasun krisialdira egokitutako San Juan bezperako eskea antolatu dute ekainaren 23an. Ohi bezala, bazkalostean irtetekoak dira etxez etxe. Betiko ibilbidea osatuko dute, bertsolari eta trikitilariekin. Geldialdiak bizilagunekin adostuko dituzte aurrez, etxeetara deituta eta eskea etxe atariotara joatea nahi duten galdetuta. Irizpide honen arabera zehaztuko dute ibilbidea. Bisitatzen dituzten etxe atariak, segurtasun neurriak hartuta egingo dute.

San Juan surik ez

Iaz bezala, aurten ere ez da San Juan surik izango, jendea pilatzeko arriskua ikusten baitu Jai Batzordeak: “2019ra arte sua Pikaola inguruan pizten genuen, egun babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen ari diren eremuan. Kalezarko plaza berriz txikiegia litzateke eta beraz, ez dugu surik antolatuko”.

“Ez dira urte errazak izaten ari”

“Pandemiak zaildu egin du kale giroari bizirik eustea. Ez dira urte errazak izaten ari. Iaz konfinamendu orokor hartatik atera berritan heldu ginen ekainera; ziurgabetasun handia zegoen eta ekitaldirik ez antolatzea erabaki genuen. Aurtengoan ordea, iazko Kultur Biraren arrakastak erreferentzia gisa balio izan digu. Eta horren emaitza dira, Kultur Bira barruan ospatuko ditugun kultur ekitaldiz hornituriko San Juanak. Festak bizirik mantentzeko erabaki dugu kultur ziklo honen aldeko apustua egitea. Xarma propioa duen Usurbilgo alde zaharrean auzo giro hori mantentzea gure esku dago. Errelebo beharrean gara ordea Jai Batzordean, aurtengo edizioa baliatu asmo dugu belaunaldi aldaketa ematen hasteko. San Juanetatik haratago, saiatuko gara urtean zehar antolatzen eta auzoa egiten. Pozgarria da etorkizuneko Pelaioenea egitasmoan kalezartarrek izango dituen udal ekipamenduaren harira auzo elkartearekin bideratu den lanketa. Aitzakia ona izan da, adin ezberdinetako jendea elkartzeko. Ekimenak antolatzeko jendea gogotsu dagoela ikusi ahal izan dugu”.

Sanjuanetako egitaraua

Ekainak 23, asteazkena

  • 15:00 San Juan eskea Kalezarko plazan.

Ekainak 24, osteguna

  • 11:00 Meza Nagusia.
  • 12:00 Toka.
  • 19:00 Bertso musikatuen saioa, Haur Eskola ondoko karpan. Parte hartzaileak: Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amaia Agirre. Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti. Izen ematea: doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian. Edukiera 30 lagun.

Ekainak 25, ostirala

  • 20:00 Ameba taldearen kontzertua Haur Eskola ondoko karpan. Enara Eizagirre, Aritz Zabaleta, Malen Azpiazu eta Jon Mikel Azpiazu herriko gazteek, Garate Studios-en, Martxel Arkarazoren laguntzaz grabatutako “Elikatuz” diskoaren aurkezpena. Ameba taldearen lehen lana da honakoa eta herrian abiatu duten biraren parte izango da Kalezarko Kultur Biran emango dutena. Izen ematea doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian. Edukiera: 30 lagun.

Ekainak 26, larunbata

  • 12:00 Harri jasotze eta aizkolarien erakustaldia. Izen ematea doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian.18:00 Bakarrizketak: Portillo eta Ñako. Izen ematea doa ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian. Edukiera: 30 lagun.
  • 18:00 Bakarrizketak Portillo eta Ñakorekin Haur Eskola ondoko karpan. Izen ematea doa ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian. Edukiera: 30 lagun.
  • 20:00 Maddi eta Aneren kontzertua. Izen ematea doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian. Edukiera: 30 lagun.

Ekainak 27, igandea

  • 10:30 Kalexarko ginkana. Izen ematea: kalezarkojaiak@gmail.com. Partaideak: gai librean mozorrotuta.10 urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.Talde bakoitzean gehienez 6 pertsona.
  • 16:00 Marrazki tailerra: haur, gazte eta helduentzat. Bakoitzak bere materiala ekarri beharko du.Sei urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute. Izen ematea doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian. Edukiera: 30 lagun.
  • 17:30 Ipuin kontaketa saioa Ixabel Agirresaroberekin Kalezarko plazan. Giro euritsuarekin Haur Eskola ondoko karpan egingo da. Sei urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute. Izen ematea doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian. Edukiera: 30 lagun.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.