Ostegun honetan “Eukaliptoaren eragina ingurumenean” hitzaldia Sutegiko auditorioan

Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak antolatuta, ostegun honetan (ekainak 17) “Eukaliptoaren eragina ingurumenean” hitzaldia eskainiko da 18:30ean, Sutegiko auditorioan (aforo mugatua, gehienez 78 lagun). Hizlaria Arturo Elosegi izango da, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean irakasle katedraduna.

Anerreka Ingurumen Elkarteak adierazitakoaren arabera, Gipuzkoan sartzen ari da eukaliptoa, iaz, urte bakarrean, bikoiztu egin zen landatutako azalera: “Ez da erraza, baina, eukaliptoak egurgintzan duen errentagarritasunari aurre egitea, eta jabe pribatuek haren alde apustua egin duten heinean, ugaritzen ari dira espezie horrek okupatutako eremuak. EAEko foru aldundiek diote ia ezinezkoa dela partikular bati debekatzea eukaliptoak landatzea. Gipuzkoan propio ukatzen zaizkie dirulaguntzak pinudiak eukaliptoarekin ordezkatu nahi dituztenei. Bizkaian eta Gipuzkoan, jabetza pribatukoak dira baso gehienak, eta horrek eragin izan du monolaborantzarako joera bat. Bertako baldintzengatik, interesa azaltzen ari dira Euskal Herritik kanpoko egur enpresa handiak, hemengo lursailak erosteko. Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Eukalipto landaketen ingurumen ondorioak EAEn eta inguruetan txostena idatzi zuen Arturo Elosegik, Aitor Larrañaga, Juan Arizaga eta Carlos Cabidorekin batera. Txosten horretan jasotako mamia jorratuko du Arturo Elosegik Usurbilen eskainiko duen hitzaldian”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.