Ekainaren 15ean Zubietan alkate aldaketa egingo da

2019-23 legealdiaren erdialdea bete den honetan, ekainaren 15ean (asteartea) Zubietan alkate aldaketa egingo da Kaxkapeko egoitzan arratsaldeko 19:00etan. Maiatzaren 26an bete ziren bi urte azken udal hauteskundeak ospatu zirenetik Usurbilen, eta baita Zubietan Herri Batzar berria osatzeko bozketa egunetik ere. Zubietan legealdia bitan zatitzen dute; lehen bi urteetan Usurbil aldeko hautagaia, Haritz Arrizabalaga, izan da alkatea eta datozen bi urteetan berriz, Jon Arroyo, Donostiako aldetik. Zubietarrei Kaxkapera gerturatzeko gonbidapena luzatu diete.

Usurbilgo eta Donostiako alkateak Zubietan izango dira

Kargu hartze ekitaldian Zubietako Herri Batzarreko kideez gain, parte hartzekoak dira Haritz Arrizabalaga egungo alkatea, kargua hartuko duen Jon Arroyo, Donostiako alkate Eneko Goia eta Usurbilgo alkate Agurtzane Solaberrieta. 

Zubietako Herri Batzarra

2019ko uztailaren 3an Zubietako Herri Batzarra osatu zen Zubietako Kaxkapeko egoitzan. Maiatzaren 26an Zubietako Herri Batzarra berritzeko aukera izan zuten zubietarrek. Guztira 5 hautagai aurkeztu ziren deialdira, bi Usurbil aldetik eta  hiru Donostia aldetik. Bi aldeetan bozkatuen izan ziren hautagaiak izango dira alkate datozen lau urteotan; 2019-21 urte artean Usurbil aldekoa, Haritz Arrizabalaga, 2021-23 urte artean Donostia aldekoa, Jon Arroyo.

2019ko hauteskundeak

Iñaki Izagirre, Jon Arroyo, Haritz Arrizabalaga, Urtzi Alberdi eta Eneko Izagirre. (Arg.: Noaua!)

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzak Usurbilaldean

  • Haritz Arrizabalaga 81 boto.
  • Urtzi Alberdi 41 boto.

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzak Donostialdean

  • Jon Arroyo 63 boto.
  • Eneko Izagirre 46 boto.
  • Ignacio Izagirre 44 boto.

Zubietako Herri Batzarraren funtzioak

  1. Zubietako arazo zehatzei buruzko informazioa luzatzea Donostiako eta Usurbilgo Udalei.
  2. Udal Zerbitzuak aholkatzea beraien gain jartzen dituzten gaietan.
  3. Donostiako eta Usurbilgo udaletan, bai elkarrekin bai banandurik, aztertuak izango diren proposamen zehatzak egitea.
  4. Azterketa eta proiektuei buruz Udalek erabakiko dituzten akordioak beteak izan direla ziurtatzea.
  5. Udalek Batzarrari eskuratuko dizkieten fondoak administratzea eta haien kontu zuzena ematea, alegia, Batzarraren eta auzoko zerbitzu publikoaren mantenimendurako eta bere gain jartzen dituzten ekintza eta obra txikietarako fondoak administratzea.
  6. Donostiako eta Usurbilgo Udalek bere gain jartzen dituzten beste edozein ahalmen.

Erraustegiaren gaia presente

Errausketaren gaia presente egon zen 2019ko Zubietako Herri Batzar berriaren eratze ekitaldian. Zubietan, Donostia aldeko lurretan eraiki dute erraustegia eta herritarren desadostasuna azaldu asmoz, errausketaren aurkako banderolekin egin zioten harrera zubietarrek Donostiako alkate Eneko Goiari. Ekitaldi amaieran, zubietar batek eskura eman zion errausketaren aurkako banderola bat, gaiari buruz hausnartzea galdegitearekin batera.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.