Martxan da 2021eko Kultur Bira!

2021eko Kultur Bira martxan da. Pandemiaren eraginez, aurten ere ezingo dira herriko eta auzoetako jaiak bere osotasunean ospatu eta beraz, Usurbilgo Udalak eta herriko hainbat jai-batzorde eta taldeek elkarlanean egitarau oparoa osatu dute. Dagoeneko ekainaren 11tik uztailaren 17ra antolatu diren ekintzen inguruko liburuxka banatu da etxe guztietara, baita webgunea osatu ere. Kalezarko Kultur Bira ere prestatzen dihardute eta datozen egunetan horren berri emango dutela adierazi dute antolatzaileek. Dudarik gabe eskaintza zabala aurtengoa.

Usurbilgo Kultur Bira

“Kultur Bira udako kultur eskaintza bermatzeko helburuarekin sortu genuen, iaz, Usurbilgo hainbat eragilek udalarekin elkarlanean, Covid19ak eragindako osasun krisiaren aurrean. Urtebete geroago, osasun krisiak bere horretan jarraitzen duenez, eta izan zuen arrakasta tarteko, Kultur Biraren formatuari eustea erabaki dugu. Unean uneko segurtasun neurriak bermatuta izango dira, eta, ildo horretatik, aurten ere eskaera bera egin nahi diegu herritarrei: ekimen bakoitzaren argibideak irakurri eta begirune osoz jarrai ditzaten, norberarena ez ezik, guztion osasuna zaintzeko hartutako neurriak diren heinean.

Neurri nagusienetako bat ekitaldi bakoitzean bil daitekeen jende kopuruarena da. Ezinbestean mugatu behar dugu edukiera, segurtasun neurriak bermatzeko. Horretarako, ekitaldi bakoitzean zenbat jende bil daitekeen zehaztu dugu, beti ere, ahalik eta herritar gehienengana iristeko asmoz. Iaz bezala, sarrerak modurik bidezkoenean banatzeko asmoz, usurbilkultura.eus webgunearen bitartez eskatu behar dira sarrerak. Ekitaldi bakoitzean izena eman dutenen artean zozketa egingo dugu: erabiltzaile bakoitzarentzako sarrera kopurua mugatua izango da, ekitaldi motaren arabera. Usurbildarrek ekitaldietara joateko erabateko lehentasuna izango dute. Dena den, ekitaldiren batean ezarritako gehienezko jende kopuruak izena ematen ez badu, usurbildarrak ez direnei ere sarrerak eskuratzeko aukera emango zaie. Kultura hauspotu nahi eta behar dugulako, bueltan da Kultur Bira”.

Sarrerak eskuratzeko argibideak

  1. Erregistra zaitez webgunean: usurbilkultura.eus
  2. Eska itzazu nahi beste ekitalditara joateko sarrerak.
  3. Aukeratutako ekitaldi guztien artean zuretzat lehentasun diren bi ekitaldi hautatu ahal izango dituzu: zozketa egiterakoan, kontuan izango ditugu.
  4. Ekitaldia baino bi egun lehenago, gutxienez, mezu elektroniko bat jasoko duzu, sarrerak egokitu zaizkizun edo ez jakinarazteko.
  5. Joan zaitezkeela ziurtatzea komeni da, sarrerak alferrik ez galtzeko: jokatu arduraz.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.