Igandean euskal presoen etxeratzearen alde egingo den Usurbilgo Herri Kros irekian parte hartzeko deia

Sare mugimenduaren “Ibilian-Ibilian etxerako bidean” udako kanpaina Usurbilera iritsi da. Ekimen honen baitan, euskal presoen etxeratzearen aldeko Herri Krosa antolatu du Usurbilgo Sarek ekainaren 13rako (igandea). Antolatzaileen esanetan lasterketa hau aldarrikatzailea izango da eta ez lehiakorra. Eguerdiko 12:00etan abiatuko da frontoi atzetik, Mikel Laboa plazatik eta Kaxkoari itzulia emango zaio. Herri osoari zabaldua eta egokitua egongo den martxa izango da: adin eta egoera fisiko guztientzat, korri, oinez, saltoka, bizikletaz patinez edota patinetez egin izan ahalko da, giro on eta alaiean euskal presoak etxera ekartzeko aldarrikapena zabalduz.

Hamabostaldi honetan gure eskualderi dagokio “Ibilian-Ibilian etxerako bidean” ekimena sustatzea. Astelehenean Usurbilgo Sarek “Izadi: espetxean jaiotako atzera kontaketa” dokumentalaren proiekzioa eskaini zuen eta igandean berriz krosa egingo da.  

Ibilbide zabala eta irekia

Usurbilgo Sarek adierazi du adin tarte guztietako herritarrek parte hartzeko moduko hitzordua izatea nahi dutela. Horrela, modu ezberdinetan, bakoitzak nahierara osatu ahalko du ibilbidea: “Denei zuzendua, adin eta egoera fisiko guztientzat, nahi duenak korri, nahi duenak oinez, saltoka, bizikletaz patinez edota patinetez… Helburua giro on eta alaiean euskal presoak etxera ekartzeko aldarrikapena zabaltzea da, ibilian-ibilian kanpainaren barruan. Denon parte hartzearekin errazago ekarriko ditugulako”.

  • Maiatzetik abuztuaren 21a bitarte, Gipuzkoak eskualdez eskualde ekimen eta mobilizazio maratoia abiatuko du, bi astean behin eskualde bati egokituz eta hurrengoari testigua pasaz. Amaiera abuztuaren 21ean emango diote, Donostiara egingo den martxa eta herrialde mailako mobilizazioarekin, eskualde guztiak bertan batuz.
  • Uztailean, azken urteetan egin izan dugun moduan, Hego Euskal Herriko lau lurraldeak igaroko dituen bizikleta itzulia antolatu dugu, uztailaren 22, 23 eta 24ean.
  • Uztaila eta abuztuan, hiriburuetan aldarri konkretuak barnebilduko dituzten manifestazioak egingo ditugu, uztailaren 3an Iruñean hasiz. (abuztuaren 3an Gasteizen, abuztuaren 21ean Donostian, abuztuaren 27an Bilbon.
  • Irailean, gipuzkoarrei testigua hartuaz, Bizkaia, Araba eta Nafarroako dinamiken txanda izango da. Bizkaitarrak hasiko dira abuztua amaieran. Nafarrak gau eta egun iraungo duen martxa ibiltaria egingo dute irailaren 29tik urriaren 2ra eta ostean Arabarrek emango diote amaiera.
  • Urriaren 23an mobilizazio orokor batekin emango diogu amaiera “Ibilian-Ibilian etxerako bidean” kanpainari Donostian.

Sare

“Urratsak ematen jarraitzeko asmoa dugu. Ibilian, ibilian bidea egiten jarraitzekoa. Eta horretara animatu nahi zaituztegu Euskal Herri osoko herritarrak. Izan gaitezen aldaketa honen bultzatzaile. Izan gaitezen ibiltari etxerako bidean. Izan Bidea abestiak dioen moduan: Ibilian-ibilian, dabilen bidea (gara), etor zaitez gurekin, (eta) izan (zaitez zu ere) bidea”.


Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.