Usurbilgo Sarek antolatuta, gaur arratsaldean “Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa” dokumentala eskainiko da Sutegin

Usurbilgo Sarek antolatuta, gaur, ekainak 7, “Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa” dokumentala eskainiko da Sutegin, arratsaldeko 19:00etan. Proiekzioaren ostean, solasaldia izango da. Dokumental honetan Izadi haurrak eta, Maria Lizarragak eta Iñigo Gutierrez euskal presoek bizitzen ari diren errealitatea kontatzen da. Izadik hiru urte betetakoan preso dituen gurasoengandik bereizi dezakete. Gogoratu egoera berean izan zirela Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga preso herritarrak.

Ibilian-Ibilian etxerako bidean

Gogoan izan Sare mugimenduak “Ibilian-Ibilian etxerako bidean” udako kanpainari hasiera eman diola. Urriaren 23ra bitartean hainbat ekimen burutuko dira Euskal Herrian. Egutegi zabala antolatu dute.

  • Maiatzetik abuztuaren 21a bitarte, Gipuzkoak eskualdez eskualde ekimen eta mobilizazio maratoia abiatuko du, bi astean behin eskualde bati egokituz eta hurrengoari testigua pasaz. Amaiera abuztuaren 21ean emango diote, Donostiara egingo den martxa eta herrialde mailako mobilizazioarekin, eskualde guztiak bertan batuz.
  • Uztailean, azken urteetan egin izan dugun moduan, Hego Euskal Herriko lau lurraldeak igaroko dituen bizikleta itzulia antolatu dugu, uztailaren 22, 23 eta 24ean.
  • Uztaila eta abuztuan, hiriburuetan aldarri konkretuak barnebilduko dituzten manifestazioak egingo ditugu, uztailaren 3an Iruñean hasiz. (abuztuaren 3an Gasteizen, abuztuaren 21ean Donostian, abuztuaren 27an Bilbon.
  • Irailean, gipuzkoarrei testigua hartuaz, Bizkaia, Araba eta Nafarroako dinamiken txanda izango da. Bizkaitarrak hasiko dira abuztua amaieran. Nafarrak gau eta egun iraungo duen martxa ibiltaria egingo dute irailaren 29tik urriaren 2ra eta ostean Arabarrek emango diote amaiera.
  • Urriaren 23an mobilizazio orokor batekin emango diogu amaiera “Ibilian-Ibilian etxerako bidean” kanpainari Donostian.

Sare

“Urratsak ematen jarraitzeko asmoa dugu. Ibilian, ibilian bidea egiten jarraitzekoa. Eta horretara animatu nahi zaituztegu Euskal Herri osoko herritarrak. Izan gaitezen aldaketa honen bultzatzaile. Izan gaitezen ibiltari etxerako bidean. Izan Bidea abestiak dioen moduan: Ibilian-ibilian, dabilen bidea (gara), etor zaitez gurekin, (eta) izan (zaitez zu ere) bidea”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.