Ucin lantegiak Usurbilgo Udala epaitegira eraman du

Usurbilgo Udalak jakinarazi du Osinalde industriagunean kokatua dagoen Ucin lantegiak udala epaitegira eraman duela. Zehazki, pasa den osteguneko osoko bilkuraren amaieran, Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak honen berri eman zuen: “Ucinek administrazioarekiko auzi errekurtsoa tartekatu du. Oraindik ez ditugu ezagutzen erabakiaren arrazoiak. Espediente osoa bidaltzeko eskaera jaso du udalak epaitegietatik, eta halaxe egin dugu”. Horrez gain, abokatua eta prokuradorea ere izendatu ditu udalak, eta jakinarazi du aukera zabaldu dela auzian beste inork interesdun gisa jarduteko; halaxe helarazi diete herrian ingurumenaren bueltan lan egiten duten eragileei.

Jarduera baimena

Udalaren esanetan, 2021eko otsailaren 9ko tokiko gobernu batzordean eguneratu zion udalak jarduera baimena Ucini eta hainbat baldintza ezarri zizkion, Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Bateratuan ezarritakoak eta udalak berak ezarritakoak. Lizentzia berrituan Jaurlaritzak ezarritakoak baino neurri zorrotzagoak eskatu zizkion udalak, 2016ko Europako Komisioaren irizpideak oinarri hartuta: Jaurlaritzak partikula baten etengabeko neurketa exijitu zion, eta, udalak, Jaurlaritzak eskatutakoa eta beste lau partikularen etengabeko neurketak gehitu zituen baldintzen zerrendara. Orain arte, urtean zehar neurketa puntualak egiteko derrigortasuna baino ez zuen Ucinek.

Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea

“Erabakia penaz hartu dugu. Gu, hemen gaudenetik, eta aurreko udal-gobernuak ere hala egin zuen, askotan bildu izan gara Ucinekin, eta elkarlanerako deia luzatu izan diegu behin baino gehiagotan, baina erantzuna isiltasuna eta ezezkoa izan da. Pandemiak hainbat krisi utzi ditu agerian, eta horietako bat ekologikoa da. Klima aldaketari aurre egitea mundu mailako erronka da eta tokiko administrazioaren erronka ere bai. Neurriak hartzea ezinbestekoa da kutsadurak murrizteko, garai bateko instalazioak berritzeko, eta ulertzen dugu bide hori herritarrek, enpresak eta udalak batera egin behar dugula. Aitortu izan diet urratsak egiten ari direla, ez, beharbada guk nahi bezalako erritmoan. Kataluniarrak etorri ziren iaz: esan genien herrian zeudela, haiekin biltzeko aukera zutela, Katalunian jarduten dutelako elkarlanean, eta ezezkoa jaso genuen. Gai hau bada gure herrian kezka sortzen duen gai bat. Kezka eragiten du, udalak ere konpartitzen du kezka hori. Nahi dugu Ucinek herrian jarraitzea baina ahalik eta gutxien kutsatuz eta horretarako neurriak hartu behar dira, inbertsioak egin behar dira, eta guk baldintza batzuk eskatu genizkien”.

Airearen kalitateari lotutako azterketaren aurkezpena

Testuinguru honetan, ekainaren 29an (asteartea), Usurbilgo Udalak antolatuta, Usurbilgo aire kalitatean herriko jarduera nagusiek duten eragina hobeto ezagutzeko asmoz, lanaren egile diren Kataluniako UPC-ko unibertsitateko ikerlariek egindako lana aurkeztuko dute. Udalaren enkarguz egina duten lanaren aurkezpena Sutegiko auditorioan egingo da, 19:00etan. Ekitaldira joateko aurrez eman beharko da izena, usurbilkultura.eus atarian (edukiera 30). Izena emateko azken eguna ekainak 27 (igandea).

Herriko jarduera nagusien emisio iturriak batetik, eta Usurbilgo datu metereologiko zein morfologikoak kontutan hartuta, herriko zein gunetan eragiten duten aztertu du Udalak, eta emaitza horiek dira hain zuzen ere aurkeztu nahi direnak.

2021ean ere ke isuri eta usain txarrak

Sare sozialetan topatu ditugun argazkiek ez dute azalpenik behar.

2021-01-07

2021-01-30

2021-03-26

2021-04-15

2021-05-25

Telefono zerbitzua

Usurbilgo Udaleko udaltzaingoak aspaldi martxan dauka telefono zerbitzua. Ke-isuriak  sumatuz gero, Udaltzaingora deitzeko gonbita luzatzen dute. Hauxe, udaltzainen telefono zenbakia: 943 361 112

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.