Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak antolatuta, ‘Sagastiak loretan 2021’ zikloaren barruan, “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak” ikastaroa eskainiko da. Ikastaroa ekainaren 4an (ostirala) egingo da, Usurbilgo Potxoenea Kultur etxean, arratsaldeko 15:30etatik 18:30etara bitartean. Ikastaroa Aitor Etxeandiak emango du: “Udako inausketa motak eta haien helburuak aztertuko ditugu. Sasoi honetako gaitzez ariko gara, eta baita sagastiek jasaten dituzten izurriteez ere. Inausketa-praktikak Usurbilgo sagastietan egingo ditugu”.
Izen ematea
- Izena emateko azken eguna: ekainak 2, asteazkena.
- Edukiera: 19 lagun.
- Ikastaroak 15€ balio ditu.
- Alkartasuna Kooperatibako 943 361 114 telefonora deituz.
- allkartasuna@usurbil.com helbide elektronikora idatziz.
- Alkatarsuna Kooperatibako webgunean produktuak atalean, ikastaroetan klik eginez: ikastaroak.
- usurbilkultura.eus webgunean.