Ekainaren 1etik 11ra, Zubietako Guraso Elkarteak “Zubieta Udaberri Astea” ekimena antolatu du bizitzen ari garen osasun krisialdira egokituta. Eskaintza zabala egongo da: ipuin kontaketa, antzerki saioak, herri kirolen ginkana, errebote eta dantza erakustaldiak, komiki tailerra… Ekintzak eguraldiaren arabera errebote plazan edo frontoian ospatuko dituzte eta gehienez, 100 lagunentzako lekua egongo da. Hitzorduotarako izena aurrez bideratu beharko da usurbilkultura.eus atarian.
Egitaraua
Ekainak 1, asteartea
“Kontukantoi” Zubietan:
- 16:45 HH-koei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa.
- 17:30 LH-koei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa.
Ekainak 3, osteguna
- 17:00 Herri kirolen ginkana. Izen ematea ekainaren 1era arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
- 18:00 Komiki tailerra. Izen ematea ekainaren 1era arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
Ekainak 4, ostirala
- 17:00 Errebote erakustaldia. Izen ematea ekainaren 2ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
Ekainak 8, asteartea
Dantza erakustaldia:
- 17:00 Baleta eta dantza.
- 18:00 Plaza dantza. Izen ematea ekainaren 6ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
Ekainak 10, osteguna
- 17:00 Magia ikuskizuna. Izen ematea ekainaren 8ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
Ekainak 11, ostirala
Antzerki eguna:
- 17:30 Antzerkia LH 1-2. Izen ematea ekainaren 9ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
- 18:15 Antzerkia LH 4-5-6. Izen ematea ekainaren 9ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.