Martxan da ‘Geuretik Sortuak’ ekimena

Pasa den astean Geuretik Sortuak ekimenaren bigarren aurkezpen ekitaldia egin zen Oiartzunen. Hitzordu honek bi helburu izan zituen: batetik, proiektuan parte hartuko duten 26 artistek eta eurak jasoko dituzten udalerrietako ordezkariek elkar ezagutzea, eta bestetik, Egonaldi artistikoen garaiari hasiera sinboliko bat ematea. 2020. urteko abenduan eman zen aditzera Udalbiltzak antolatutako lehen kultur-egitasmoa: Geuretik Sortuak. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez.

Duela hilabete eman zen aditzera kultur proiektu honen lehen edizioan parte hartuko zuten artista eta udalerrien zerrenda. Guztira 26 artista izan dira hautatuak; horien artean kulturaren munduko pertsona esanguratsuak, eta ezezagunagoak diren batzuk ere: 16 idazle, 5 zinegile eta 5 antzerki konpainia. Era guztietako heterogeneotasuna bermatu da hautaketan, proposatutako gaien, adin-tartearen edota lurraldetasunaren aldetik, baita genero parekidetasuna ere. Idazle, zinegile eta antzerki konpainiak biltzen ditu zerrenda honek, eta helburua, euren sorterritik kanpo hiru astera bitarteko egonaldia eginez, obra bat sortzea izango da: 16 ipuin, 5 film labur eta 5 antzezlan. Obra guztiek egonaldia egin duten herri horren errealitatea islatuko dute modu batera edo bestera; beti ere, artisten sormen gaitasuna eta proposamen artistikoak errespetatuz. Yolanda Arrieta eta Ugaitz Agirre idazle usurbildarrak Etxarri-Aranatzera (Nafarroa) eta Artziniegara (Araba) joango dira, hurrenez hurren; Usurbila, berriz, Itxaro Borda idazlea etorriko da.

Udalbiltzak dagoeneko erabaki du zeinekin eta nola argitaratuko duen ipuin-bilduma eta film laburrez osatutako film luzea. Lehena Udalbiltzaren izenean argitaratuko da, beti ere edizio, diseinu, argitaratze eta banaketa lanak kudeatuko dituen profesional talde baten laguntzaz. Argitalpen horrek lizentzia irekia edukiko du, eta edizio fisikoan salgai egoteaz gain, Udalbiltzaren webgunean egongo da deskargagarri. Zinegintzari dagokionez, film laburrak koordinatu eta horiekin film luze bat egingo duen ekoiztetxea Adabaki Ekoizpenak izango da.

Argazki jendetsua

Oiartzungo ekitaldia amaitutakoan, bertaratu ziren gonbidatu guztiek argazkia atera zuten Arizmendi Enea eraikin historikoko balkoira begira. Hautatuak izan diren 26 artistetatik 21 izan ziren bertan:

  • Dominique Recalt (antzerkigilea).
  • Yolanda Arrieta (idazlea).
  • Edorta Jimenez (idazlea).
  • Itxaro Borda (idazlea).
  • Fito Rodriguez (idazlea),
  • Iñaki Martiarena (komikigilea).
  • Raul Barreras (zinegilea).
  • Peru Calabaza  (idazlea.
  • Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Maite Aizpurua, Idoia Hernandez eta Oier Guillan (antzerkigileak).
  • Bertol Arrieta (idazlea).
  • Maitane Perez (idazlea).
  • Oier Zuñiga (antzerkigilea).
  • Maialen Akizu (idazlea).
  • Josu Martinez (zinegilea).
  • Garazi Albizua (idazlea).
  • Sarai Robles (idazlea).
  • Iban Garro (idazlea).
  • Ugaitz Agirre (idazlea).
  • Eñaut Castagnet, Katti Pochelu eta Graxi Irigarai (zinegilea eta ekoizleak).
  • Erika Olaizola (zinegilea).
  • Eñaut Tolosa eta Leire Egaña (ekoizlea eta zinegilea).

Udalerrietatik ere ordezkaritza zabala egon zen:

  • Koro Etxeberria (Hernaniko zinegotzia).
  • Xabat Laborde eta Beatriz Unzue (Amasa-Villabonako kultur zinegotzia eta alkatea).
  • Aitor Elexpuru (Berako alkatea).
  • Celia Rubio eta Maite Ibarra (Arrigorriagako euskara zinegotzia eta alkatea).
  • German Meabebasterretxea (Oñatiko kultur saileko arduraduna).
  • Ladis Satrustegi (Lesakako alkatea).
  • Beñat Larrañaga (Usurbilgo alkateordea).
  • Jon Arriola (Berriatuako alkatea).
  • Betti Bidart (Baigorriko ordezkaria).
  • Joxe Manuel Zubillaga (Araizko alkatea).
  • Iñaki Ostolaza, Marina Bidasoro eta Miriam Romanet (Zumaiako alkatea, kultur zinegotzia eta kultur teknikaria).
  • Eztitxu Mujika (Zaldibiako alkatea).
  • Iñigo Gaztelu (Larrabetzuko alkatea).
  • Gorka Artola (Bergarako alkatea).
  • Jexux Leonet eta Eneritz Arbelaitz (Oiartzungo alkatea eta alkateordea).
  • Paolo Albanese eta Javi Martinez (Sartagudako eta Mendabiako zinegotziak).
  • Mikel Zabaleta (Leitzako alkatea).
  • Edurne Espilla eta Iñigo Hernando (Galdakaoko euskara zinegotzia eta alkatea).

Zenbait entitatetako ordezkari ere:

  • Errigorako Peru Aranburu.
  • Hamaika Telebistako Ekhiñe Atorrasagasti eta Iñaki Uria.
  • Zuberoako Zazpiak Bat Elkarteko inor bertaratu ezin izan zuen arren, haueu ere eskertu egin zitzaien proiektuan jarri duten esfortzua.

lehen edizioaren hautaketa

Literatura

  • Amasa-Villabona: Maitane Perez
  • Araitz, Betelu eta Larraun: Iñaki Martiarena
  • Artziniega: Ugaitz Agirre
  • Etxarri-Aranatz: Yolanda Arrieta
  • Larrabetzu: Nahia Zubeldia
  • Leitza: Garazi Albizua Castelao
  • Ligi-Atherei, Liginaga-Astüe, Lexantzü-Zunharre eta Etxebarre: Nefer Olaizola
  • Lodosa, Sartaguda, Mendabia eta Andosilla: Maialen Akizu
  • Ondarroa eta Berriatua: Sarai Robles
  • Urepele: Iban Garro
  • Usurbil: Itxaro Borda
  • Uztaritze: Edorta Jimenez
  • Zaldibia: Peru Calabaza
  • Zestoa: Danel Lauzirika
  • Zuia: Bertol Arrieta
  • Zumaia: Fito Rodriguez

Antzerkia

  • Arrigorriaga: Tanttaka teatroa
  • Atarrabia eta Uharte: Metrokoadroka sormen laborategia
  • Bergara: Oier Zuñiga
  • Oiartzun: Lore-more konpainia
  • Oñati: Bon bon noir konpainia

Zinema

  • Hernani: Raúl Barreras
  • Baigorri: Josu Martinez
  • Galdakao: Leire Egaña
  • Tafalla: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola
  • Bera eta Lesaka: Eñaut Castagnet

Informazio gehiago


Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.