Maiatzaren 28an pentsio duinen aldeko bizikleta martxa Usurbilera iritsiko da

Maiatzaren 24tik 29ra Gipuzkoako pentsiodunak mugimenduak “Pentsio publiko duinak! Murrizketarik ez!” lemapean, pentsio duinen aldeko bizikleta martxa egingo du. Gipuzkoa zeharkatuko du, gaur (maiatzak 24) Errenteriatik hasiko da, eta sei etapa egin ondoren, maiatzaren 29an (larunbata) Donostiara iritsiko da bertan egingo den manifestazioarekin bat eginez. Gipuzkoako Pentsiodunek herri horietako biztanleei deialdi bikoitza luzatu die, bizikleta martxan nahiz harrera ekitaldietan parte har dezaten.

Usurbilen maiatzaren 28an

Maiatzaren 28an (ostirala) Debatik hasita Usurbilera iritsiko da bizikleta martxa eta hurrengo egunean, Usurbildik Donostiara joango dira. Larunbatean, arratsaldeko 17:00etan Donostiako Alderdi Ederretik abiatuko den manifestazioarekin amaituko da bizikleta martxa. Egun horretarako estatu mailan ere mobilizazioak deitu dira, pentsio publiko duinak, bidezkoak eta nahikoak eskatzeko.

Ibilbideak

Etapen ordutegia (gutxi gorabeherakoa): 9:00-18:00.

  • Maiatzak 24, astelehena: Errenteria-Tolosa
  • Maiatzak 25, asteartea: Tolosa- Zumarraga-Urretxu
  • Maiatzak 26, asteazkena: Zumarraga-Bergara
  • Maiatzak 27, osteguna: Bergara-Deba
  • Maiatzak 28, ostirala: Deba-Usurbil
  • Maiatzak 29, larunbata: Usurbil-Donostia. Manifestazioa 17:00etan Alderdi Ederretik.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren agiria

“Gipuzkoako Pentsiodunak, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko partaide den aldetik, Donostiako Alderdi Ederren maiatzaren 29an, 17:00etan, deitutako manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Onartezina da hiru urteko mobilizazioen ondoren lortutako konkistak arriskuan egotea eta Pentsio Publikoak, duinak, bidezkoak eta nahikoak bermatzeko urrats irmorik ez ematea. Toledoko Itunak eta Kongresuko bozketak Pentsio Sistema Publikoa bideragarria dela agerian uzten duten arren, pentsioak murrizten ari diren erreformek bere horretan jarraitzen dute eta murrizketa berriei ateak irekitzen zaizkie.

Pentsio Publikoen Sistema bermatu gabe igarotzen den egun bakoitzeko, pentsioak murriztu eta murrizketa berriak errazten ditu. Lan eta pentsio erreformak indargabetu gabe igarotzen den egun bakoitzeko, prekarietatea, desberdintasuna eta pobrezia areagotzen dira.

Maiatzaren 29an, Euskal Herrian, eragile sozial eta sindikal ugarik parte hartuko dute mobilizazioan, beraien egoeratik eta aldarrikapenetatik abiatuta. Iruñean, 18:00etan, Baluarte Plazan, Gasteizen, 17:00etan, Artiumen, eta Bilbon, 18:00etan, Jesusen Bihotzean.

Mobilizazio hori Estatuko beste herri batzuetako pentsiodunen plataformekin partekatuko da, eta bi helburu nagusi izango ditu: batetik, Estatuko zein Autonomia Erkidegoko erakundeei eskatzea gure aldarrikapenak bermatzea, eta, bestetik, indarrean dauden murrizketak eta ezarri nahi direnak berehala indargabetzea.

Gure eskaerak honela zehazten ditugu:

  • 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformen eta 2010eko eta 2012ko lan-erreformen murrizketak
  • 2021erako iragarritako murrizketa berriak eta Escrivá jaunak sustatutako Pentsio Publikoen Sistemaren pribatizazioa
  • Gutxieneko pentsioa 1080 euro eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldata 1200 euro.
  • Soldatetan eta pentsioetan dagoen genero-arrakala amaitzea. Ezkontidearen pentsioaren %100 alarguntza-pentsiorako.
  • Erretiro aurreratua, Kongresuan eta Autonomia Erkidegoetako Parlamentuetan onartutako legez besteko proposamenen arabera kotizatutako 40 urterekin, zigortu gabe
  • Pertsonek bizi-baldintza duinak eta osasun-zerbitzu publikoak eta zerbitzu sozio sanitarioak izateko duten eskubidea bermatzea, gure osasuna

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.