Jexux Artze Kultur Elkarteak antolatuta, ekainaren 5ean (larunbata) “Basabi” eta “Kimu” taldeen kontzertuak eskainiko dira Sutegin, arratsaldeko 19:00etan. Emanaldi hau maiatzaren 15ean izatekoa zen, baina artistetako baten osasun-arazoak tarteko atzeratu egin behar izan zuten antolatzaileek.
Sarrerak
- Sarrerak 10€ balio du.
- usurbilkultura.eus atarian eskuratu daitezke.
- Azken eguna: ekainak 5
- Sutegiko edukiera: 71 lagun
Basabi
Basabi musika klasikoa eta txalaparta ohiko eremuetatik kanpo zabaltzeko sortu zen proiektua da. Txalapartaren hotsak sokazko musika-tresnen sonoritatea diziplina biziagora eramaten du. Labetik atera berria den Kronos lana eskainiko dute. Basabiren kontzertuaz gain, Kimu Txalaparta taldearen Kimu Berriak ikuskizunaren ale bat ikusteko aukera emango digute, Sergio Lamuedrak eta Txomin Dhersek egurrezko txalapartarekin.
Musikariak hauek izango dira:
- Iñigo Coto, bibolina.
- Marina Barredo, biola.
- Ricardo de Lucas, kontrabaxua.
- Alicia Griffiths, arpa.
- Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers, txalaparta.