
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Txikierdi eta Lasarte-Oria arteko bidegorria egiteko obrak esleitu dituela. Bi modutan lotuko ditu bidegorriak Txikierdi eta Lasarte-Oria.
- Oria ibaiaren ertzetik abiatuko da, eta aldapan gora, Urbil merkatalgunearen azpiko aldetik iritsiko da Lasarte-Oriaraino.
- Oria ibaiaren ertzetik, Michelinen paretik sartuko da Lasarte-Oriaren erdigune aldera
386.785,27 euroko kostua eta 20 asteko epea
Gipuzkoako Foru Aldundiak Construcciones Otegui Gaztañaga SL-ri esleitu dizkio lanak. Bidegorria egitea 386.785,27 euroko kostua izango du eta 20 asteko epean egingo direla aurreikusi da. Lan hauek hemendik gutxira hasiko direla adierazi du Aldundiak.